Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Stadium Galek erabakiko du

5 marzo, 2015

Stadium Galek erabakiko du

 

LINARES 0-0 REAL UNION

LINARES: Jorge Sánchez, Bauti, Chico, Jorge, Rubio, Lara, Javi Quesada, Garrido (Corpas, 52′), Fran Carles, Elady (Rafa Payán, 70′), Juanfran (Ángel, 52′).

REAL UNION: Otermin, Azkoiti, Arzamendi, Aimar, Ibarbia, Iriondo, Mikel Alonso, Mujika (Silas, 73′), Romo, Ozkoidi, Saizar (Galán, 62′).

EPAILEA: Pozo Osuna. Txartel horiak: Iriondo, Saizar (Real Union).

linaresHutsean bukatu zen Federazio Kopako joanekoa, Linarejos futbol zelaian. Hortaz, Stadium Galen irabaztera behartuta egongo da Real Union. Kanporaketa ez galtzeari lehentasuna eman zion Aitor Zulaikak. Defentsan sendo eta eraginkor aritu ziren txuribeltzak, eta joko arrunta egin zuten zelai erditik aurrera, arrisku handirik hartu gabe. Linares oldarkor aritu zen, eta Oterminen atea bilatu zuen etengabe. Quesadak egin zituen lehen jaurtiketak, baina Elady gelditzea izan zen irundarren arazorik handiena. Unionen lehen aukera atsedenaldiaren atarian iritsi zen, Eneko Romoren jaurtiketa batekin.

Bigarren zatiko hamarkagarren minutuan izan zuten kanpokoek abagunerik onena. Mikel Alonsok gora bidali zuen baloia, Ozkoidiren jokaldiaren ondoren. Silas eta Galán zelairatu zituen Zulaikak golaren bila. Txuribeltzak baloiaren jabe izan ziren azken minutuetan, baina gol aukera argirik ez zuten sortu. Linaresek behera egin zuen, lehen zatiko ahaleginaren ondorioa nabarituta. Irundik aterako da Federazio Kopako finalista, martxoaren 18an, Stadium Galen.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *