Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Astindua eman dio Hendaiak St Pauli

3 marzo, 2015

Astindua eman dio Hendaiak St Pauli

 

HENDAIA 62-10 ST PAUL

hendaiaNeurketaren garrantziaz jabetuta, oldarkor irten ziren igandean Hendaiako jokalariak Ondarraitzeko zelaira. Joko ikusgarria eskaini zuten, erasokorra eta erritmo bizikoa. Maila handia eman zuen Hendaiak erasoan, eta zortzi entsegu lortu zituen. Atsedenaldian 27-10eko emaitza irudikatu zuen markagailuak. Hortaz, bigarren zatian, jaun eta jabe izan zen etxeko taldea.

Fédérale 2ko Zortzigarren Multzoko sailkapenean, lau puntuko abantaila du Hendaiak St Médard bigarren sailkatuarekiko. Baina norgehiagoka bat gutxiago jokatu du aurkariak. Estu ibiliko dira, beraz, bi taldeak azken jardunaldietan. Hendaiak atseden luzea hartuko du orain, martxoaren 29an jokatuko baitu hurrengo neurketa. Nafarroaren kontrako derbia izango da, Donibane Garazin.

Atzeratutako neurketa irabazi du Irunek

Eguraldiaren ondorioz zintzilik zeukan norgehiagoka jokatu eta irabazi zuen Zaisa-Irunek larunbatean, Igorren. Arratiko Zekorrak menderatu zuen, 14-27. Lehen zatian indartsu aritu ziren beltzak, eta 0-27ko abantaila lortu zuten atsedenaldirako. Bigarrenean bi entsegu egin eta transformatu zituen talde bizkaitarrak. Baina ezin izan zuen irundarren garaipena ekidin. Euskal Ligako bigarren mailako sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da Zaisa-Irun. Larunbatean Gasteizko Gaztedi B hartuko du Plaiaundin (16:00).

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *