Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Mariñorekiko aldea agerian utzi du Pauldarrak-ek

3 marzo, 2015

Mariñorekiko aldea agerian utzi du Pauldarrak-ek

 

MARIÑO 1-3 PAULDARRAK

mariño4Barakaldoko Pauldarrak-ek apurtu zuen larunbatean Mariñoren gorakada, Landetxan irabazita. Denboraldi honetan Mariño baino gehiago dela erakutsi du talde bizkaitarrak, lehen itzulian 3-0 menderatu baitzuen. Emakumeen Bigarren Mailako Bigarren Multzoko sailkapenaren erdian utzi du Pauldarrak-ek talde irundarra, gora egiteko aukera handirik gabe. Asteburuan Gasteizen jokatuko du Gorka Alvarezek zuzentzen duen taldeak, Aurreraren kontra. Olaranben izango da, igandean 11:30etan.

Lasaitasuna irabazi du Real Union Bk

Ohorezko Erregionalean, Real Union B izan da jardunaldiko irabazlea eskualdeko taldeen artean. Bergara menderatu zuen igandean Stadium Galen (2-0). Jaitsiera postuak urrun utzi ditu filialak, eta bide batez, mesede egin dio Hondarribiari, arriskuan utzi baitu Debagoienako aurkaria. Berdeek, berriz, ezin izan zioten Ondarroako Aurrera liderrari aurre egin. 0-3 galdu zuten Hondartzan. Azken aurreko tokian dago Koldo Aranbururen taldea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *