Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Garaipen argia lortu du Erroibide-Irunek

2 marzo, 2015

Garaipen argia lortu du Erroibide-Irunek

 

ERROIBIDE-IRUN 78-48 LAGUNAK

ERROIBIDE-IRUN: Izaro Alza (7), Maialen Ramirez (9), Leticia Martinez (7), Cristina Gonzalez (22), Saioa Altzaga (19), Estrella Gonzalez, Oihane Borreguero (5), Saray Arozena eta Nerea Saenz (9).

ERROIBIDE-GETXO 1Mendean izan zuen Erroibide-Irunek Barañango Lagunak, igandean Artaleku kiroldegian. Neurketa borobila egin zuten irundarrek, talde nafarra nagusitasunez gainditzeko. Barruko eta kanpoko jokoaren arteko oreka erakutsi zuen Erroibidek, eta hiruko lerrotik fin ibili zen. 40-29koa irudikatu zuen markagailuak, neurketak hogei minutu bete zituenean. Atsedenaldiaren ondoren defentsako lanean hobera egin zuen Ganix Mironen taldeak, nafarren erreakzioari tarterik ez uzteko. Urduritasunik gabe, landutako garaipenari eutsi zion Erroibide-Irunek. Emakumeen Lehen Mailako sailkapenean bi aurkari harrapatu ditu: La Salle eta Loiola Indautxu. Maila mantentzeko erabakigarria izan daitekeen partida jokatuko du Erroibidek larunbatean Gasteizen. Jaitsiera postuetan dagoen Araskiri egingo dio bisita (16:00).

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *