Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Zaborren tasa murriztua jasotzen dute edukiontzi marroiaren erabiltzaileek

2 marzo, 2015

Zaborren tasa murriztua jasotzen dute edukiontzi marroiaren erabiltzaileek

 

marroiaIrunen eta Hondarribian landare jatorriko gai organikoak bereizten dituzten familiek zaborren tasa murriztua jasotzen dute urtarrilaz geroztik. 15.854 dira momentu honetan, bi hirietan kontratua duten etxebizitzen %49. 123,46€-ko zerga (BEZ gabe) ordaintzen dute urtean, edukiontzi marroia erabiltzen ez dutenek baino %10 gutxiago. Txingudiko Zerbitzuak erakundeak edukiontzi marroiaren erabilera sustatu nahi du neurri horrekin. Eskualdeko birziklatze tasa handitzeko, eta zabortegira bidaltzen diren hondakinen bolumena murrizteko.

Txinzerrek gogorarazi du bide ezberdinak daudela edukiontzi marroia erabiltzen hasteko: web orria (www.txinzer.com), 902 119 384 telefono zenbakia, eta Jendeari Harrera egiteko Bulegoa (Junkal kalea, 26, Irun). Txingudiko Zerbitzuak erakundeak honako materiala emango dio doan gai organikoen bilketa zerbitzuan parte hartzen duten edonori: poltsa biodegradagarriak, 10 litroko ontzi berezia, aldizkaritxo berriemailea eta edukiontzia irekitzeko giltza. Bestalde, konpostagailu bat eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du doan, konposta egiteko interesa dutenei.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *