Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

24. Korrika Irunen 2026ko martxoaren 25ean

25 marzo, 2026

Gaur, martxoak 25, euskararen aldeko martxa handiak eskualdea zeharkatu du goizaldeko lehen orduetatik aurtengo edizioan bigarren aldiz, komunitatearen babes sendoa jasoz. Goizeko 05:00etan, Santiago zubia txalo artean zeharkatu ostean, ekin dio hirian barrena egin duen ibilbideari.

«Doakotasunerantz, herritarron beka», AEK Irun eta BDS KOOP

29 septiembre, 2025

“Doakotasunerantz, herritarron beka” izena aukeratu dute AEK-k eta BDS KOOPek beren proiektu berria izendatzeko. Egitasmoaren helburua euskaldundu nahi den pertsona ororen eskuetan euskara ikasteko aukera jartzea da. Euskara ikasten hasi nahi dutenentzako beka sistema berri honen bitartez, babesle sare bat sortu nahi dute, euskaltegiko matrikula ordaintzeko zailtasunak dituztenei laguntzeko. Beñat Alzaga Irungo AEK-ko kideak eta […]

AEKren Euslider proiektua Irungo ikastetxeetan – Bidasoako Ahotsak

7 junio, 2022

Euskarak lider berriak behar ditu egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko. Horretaz jabetu ziren aspaldi AEK-ko kideak, eta ikastetxeak abiapuntutzat hartuta, hizkuntza ohituretan eragiteko proiektua diseinatu zuten. Proiektu berria izan ez arren, argi geratu da oraindik fruituak ematen dituela. Izan ere, aurten bertan Irungo San Vicente de Pauleko, Eguzkitzako, Hirubideko eta Gazteluzarreko ikasle […]

22. Korrikaren antolaketa Irunen – Bidasoako ahotsak

8 abril, 2022

22. Korrika apirilaren 10eko 00:53etan iritsiko da Irunera. Lapurtarrek lekukoa Santiago Zubian utzi eta gipuzkoar lurretara igaroko da, hurrengo goizean ibilbidea Donostian amaitu aurretik. Hala ere, bi aldiz bisitatuko du Korrikaren karabanak Irun, Oiartzunera pasa aurretik, 2:21etan berriro lur irundarretara sartuko baita. AEK-ko kide Mattin Sortzabalberek, Maddi Sanzek eta Beñat Altzagak aurten Korrikaren aurretik Irunen […]