Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

«Bidaia» Kontzertua Hondarribian

14 marzo, 2023

Martxoaren 11n Hondarribiko Jostaldi pilotalekuak René Zugarramurdik sortutako «Bidaia» ikuskizuna hartu zuen. 800 pertsona hurbildu ziren Jostaldi pilotalekura euskal lurraldearekin lotutako aldi historiko garrantzitsuenak kontatzen dituen emanaldiaz gozatzeko. René Zugarramurdik azaldu duenez, “larunbata egun euritsua izan zen eta harritu egin gintuen jendea aurrerapen askorekin hurbildu zela. Euria, ustekabean, kontzertuaren parte izan zen: Obraren lehen notak […]

Martxoaren 11n Hondarribian egingo den Bidaia kontzertuaren aurkezpena

8 marzo, 2023

Atzo aurkeztu zen datorren martxoaren 11n Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan egingo den Bidaia kontzertua. Kontzertua arratsaldeko 19:30an hasiko da. Sarrera librea da eta martxoaren 8an eta 9an, asteazkenean eta ostegunean, gonbidapenak Arma Plazan egongo dira eskuragarri, 10:00etatik aurrera. René Zugarramurdik zuzenduta, Euskal Herri osoko 200 musikari eta abeslarik euskal kulturak denboran eta espazioan izan duen ibilbidea […]

Bidaia ikuskizuna, René Zugarramurdi | Bidasoako Ahotsak

16 enero, 2023

René Zugarramurdik bultzatutako emanaldi artistikoa eta pedagogikoa da Bidaia, bost zatitan banatzen dena. Proiektuaren bultzatzaileak eta zuzendariak 200 lagun bildu ditu hegoaldeko eta iparraldeko kantarien artean. Horrela, korua eta orkestra elkartuz, euskal kultura modu originalean eta dinamikoan irakasteko ikuskizuna sortu du. Zugarramurdik urtarrilean egingo diren 3 emanaldien inguruko informazioa eman du.