Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Mariño Real Unión taldeko nesken 2023-2024 denboraldiaren balorazioa | Kiroletik

1 agosto, 2024

Mariño Real Unión taldeko neskek 2023-2024 denboraldian Ohorezko Erregional Mailan jokatu dute. Ligako txapeldunak izan ostean, mailaz igotzea lortu dute eta datorren denboraldian Euskal Ligan jokatuko dute. Mireia Zumeta eta María Díez taldeko jokalariak dira eta igoeraren albistea taldean nola hartu duten azaldu dute. Era berean, datorren denboraldia nolakoa izango den imajinatzen hasiak dira

Asier Etxepare Iza, Alarde Tradizionaleko Jeneral berria

13 junio, 2024

Asier Etxepare Izak inoiz ez bezala biziko ditu 2024ko Sanmartzialak. Alarde Tradizionaleko buru izendatua izan ostean, aurtengo alardean jeneral kargua betetzea egokitu zaio. Dena den, ardurak gozamenarekin bateratzeko gai izango dela uste du. Asier Etxeparek Alarde Tradizionaleko jeneral izateko prestaketa guztiak martxan dituela azaldu du.

Mikel Bengoa, Real Unióneko Kirol Zuzendaria | Kiroletik

14 mayo, 2024

2023ko abenduan Real Uniónek Aston Villarekin hitzarmen berri bat sinatu zuen, klubean zenbait aldaketa eragin zituena. Tartean Real Unión Villa Group taldearen barnean sartu zen, mundu mailako beste hainbat futbol talderekin batera. Mikel Bengoa Real Unióneko kirol zuzendariak akordio honek klubera ekarri ditzakeen onurak azaldu ditu.

Euslider proiektuko ikasleek antolatu dute Korrika Gaztea | Bidasoako Ahotsak

4 abril, 2024

23. Korrikarekin batera, martxoaren 14an Gazte Korrika ere antolatu zen Irunen. Euslider proiektuaren barnean, Eguzkitza BHI eskolako ikasleek Gazte Korrikaren antolaketan parte hartu dute. Bertan parte hartu dute Eguzkitza, Txingudi, Toki Alai, Hirubide, San Vicente de Paul, Pio Baroja eta El Pilar ikastetxeetako ikasleek. Behin hitzordu handia igarota, Oier Burguetek eta Aia Bensaadek ekitaldiaren balorazioa […]

Maddi Agirregomezkorta, 2023ko Artilleriako kantinera

23 agosto, 2023

Lehenengo elkarrizketa honetan Maddi Agirregomezkorta, 2023ko Artilleriako kantinera, ezagutuko dugu. Hautaketaren egunaz, prestaketez, hilaren seiko kantineren aurkezpenaz eta irailaren zortziaz hitz egin dugu. Hamaika interiorismo izan da elkarrizketaren babeslea. Entrevista a la cantinera de Artillería 2023 Maddi Agirregomezkorta. Es la primera de las entrevistas a las cantineras 2023. El video está patrocinado por Hamaika Interiorismo.

Aizpea Goenaga Mendiola | Bidasoako Ahotsak

23 marzo, 2023

Aizpea Goenaga Mendiolaren askotariko lan esparru eta ekarpenak zenbatzen hasita, zaila da bere pertsona deskribatzeko hitz bakarra topatzea. Aktore edo zuzendari hitzak txiki geratzen zaizkio. Beste zeregin eta proiektuen artean Irungo Oiasso Erromatar Museoan koordinatzaile lanak egiten ditu. Bere ibilbidean euskal kultura eta emakumeekiko kezka izan ditu gidari.