Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Joxe Luix Agirretxe – Etxetxo Elkartea – Bortxazko lanak

11 febrero, 2021

Lezoko bortxazko lanak landu dituen Etxetxo elkarteko Joxe Luix Agirretxeri elkarrizketa. Etxetxo elkarteko Jose Luis Agirretxek azaldu duenez, 1939ko udan iritsi ziren lehen “trabajadoreak” Lezora eta lehen kanpalekua Lezo eta Pasai Donibane arteko Erroteta eremuan izan zuten. Jazikibelgo errepidearen eraikun- tza lanek aurrera egin ahala barrakoi berriak eraiki zituzten presoek. Horrelaxe egin zen egun Lezotik […]

GORKA KIJERA – REAL UNIÓN | Kiroletik 2021

3 febrero, 2021

Real Union klubeko lehen taldea denboraldiko bigarren zatiari aurre egiteko prestatzen ari da. Azken partiduetako emaitza onak mantendu eta igoera postuei eusteko asmoa du talde irundarrak. Gorka Kijera jokalari txuri-beltz hernaniarrak taldearen helburuen errepasoa egin du, hartutako erabakiak zelaian jokaldien bitartez gauzatzeko unea iritsi dela aipatuz.

Iñaki Bengoetxea | Ola Sagardotegia 2021 | Bidasoako Ahotsak

19 enero, 2021

Irungo Ola Sagardotegia erronkez beterik datorren sagardo denboraldiari aurre egiteko prestatzen ari da. Aurtengo uzta eskasa izan arren, kalitatezko sagardoa Meakako kupeletan prest dago jada bezeroen esperoan. Ohi bezala txotx irekiera ekitaldia antolatzea ezinezkoa izango bada ere, Iñaki Bengoetxea Ola sagardotegiko nagusiak sagardo kontsumitzen jarraitzea espero du.

LEA ETXEBARRIETA, errugbi jokalaria | KIROLETIK

11 enero, 2021

Lea Etxebarrietak errugbi jokalariak Eibarreko taldearekin Ohorezko Mailan jokatuko du aurtengo denboraldian. Aldi berean, bigarren taldeko entrenatzailea izango da. Fisikoki momentuz Eibarren jokatu arren, Etxebarrietak buruan du Txingudi Errugbi Klubean ahal bezain laster emakumezkoen taldea sortzeko helburua.

Martindozenea Gaztelekua | BIDASOAKO AHOTSAK

8 enero, 2021

Konfinamenduko etenaldiaren ostean, Martindozenea Gaztelekua aurrez aurreko zerbitzua eskaintzen hasi da berriro. Alba Aranguren, Ane Calvo eta Amaia Izeta dinamizatzaileek Gaztelekuaren funtzionamendua azaldu dute.

BIDASOA XAKE KLUBA – Ramón Nogués

22 diciembre, 2020

Bidasoa Xake Klubak Lope de Irigoyen kalean kokatutako egoitza berria estreinatu du aurten. Horrela, etengabe handituz doan klubeko bazkide kopuruari erantzuteko gai izan da kluba. Ramón Nogues Bidasoa Xake Klubeko kirol-arduradunak azaldu duenez, txapelketa telematikoez gainera, datorren urtean berriro aurrez aurreko txapelketak jokatzeko aukera berreskuratu nahiko lukete.