Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online
Straiker en Irun

Ivan González – STRAIKER | Txingudi Online

24 noviembre, 2020

Bi hilabete bete dira Ivan Gonzalez irundarra eta Andrés Piñeiro donostiarraren Straiker arropa marka ofizialki merkatuan dagoenetik. Marka berria aurkeztu eta promozioko lehen hilabetean Instagram-en 10.000 jarraitzaile baino gehiago lortu eta webguneak 7.000 bisita izan zituen Straikerrek. Ivan Gonzalez ekintzaile gaztea marka inguratzen duten baloreen inguruan mintzatu da.

Juanjo Jiménez – Izurriteak antzinaroan | BIDASOAKO AHOTSAK

4 noviembre, 2020

Oiasso Museoan “Izurriteak antzinaroan: Erroma gaixotasunen aurrean” izeneko erakusketa martxan dago. Momentuko testuingurua aprobetxatuz, erakusketaren helburua ia 800 urtez mundu erromatarrak pairatu zituen izurriteen inguruko informazioa eta datu esanguratsuak zabaltzea da. Juanjo Jiménez Oiasso Museoko zuzendariak urtarrilaren 31ra arte martxan egongo den erakusketaren xehetasunak azaldu ditu.

LABORE TXINGUDI – Dornaku Lantz

23 octubre, 2020

Urriaren 12an urte bat bete da irabazi asmorik gabeko Labore Txingudi elkarteak Irungo Uranzu kaleko 13. zenbakian denda ireki zuenetik. 200 bazkide lortzeko hasierako helburua bete ostean, elkarteak dendaren irekiera ordutegia luzatzeaz gainera, diru-bilketa kanpaina abiatu du. Dornaku Lantz Labore Txingudi elkarteko kideak dendaren helburu berrien inguruan mintzatu da.

Neur - especialistas en mecanizado CNC en Irun

Neur – Beñat Neketan | Bidasoako Ahotsak

23 enero, 2020

Beñat Neketan trokeleria eta era askotariko piezen lanketan lan egiten duen Neur enpresa irundarreko nagusia da.

PAREAN BERDINTASUN ELKARTEA | Bidasoako Ahotsak

12 abril, 2019

Bidasoako Ahotsak elkarrizketa saioaren barnean, jarduera anitzak aurrera eramaten dituzten Bidasoako eskualdeko biztanleei ahotsa emateko ahalegina egingo dugu. Honela, arlo ezberdinetan diharduten pertsonak elkarrizketatuko ditugu. Saio berri honen lehen atalean Parean Berdintasun Elkarteko Oihana Llorente eta Miren Lantzi egindako elkarrizketa ikusi ahalko duzue. Elkarrizketa 2019ko otsailean grabatu zen. Iruneron elkarrizketa idatzia.

LEIRE BAÑOS: “Jolasten hasi nintzenean ez nuen espero Errealera iristea”

4 octubre, 2018

Leire Baños futbol jokalari irundarra 11 urterekin hasi zen futbolean jolasten Irungo Dunboa-Eguzki taldean. Hiru urteren ostean, garai hartan sortutako Irun-Artia taldean jolastera pasa zen. 16 urterekin Oiartzun taldean jolasten hasi zen eta urte bat eman zuen bertan Errealaren deia jaso zuen arte. Elkarrizketa idatzia Irunero aldizkarian.