Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

2026ko Korrika Txikia Irunen

25 marzo, 2026

Gaur goizean, Irungo kaleak euskararen aldeko aldarriz eta kolorez bete dira Korrika Txikiaren ospakizunarekin. Bidasoaldeko AEK euskaltegiak antolatuta, hiriko lehen hezkuntzako ikastetxe guztiek bat egin dute ekimenarekin, euskararen transmisioaren lekukoa eskuz esku pasatuz. Goizeko 10:00etan puntuan hasi da lasterketa Leka Enea ikastetxean. Bertatik, ikasleek txandaka eraman dute lekukoa, ibilbidean zehar elkarri pasatuz.

24. Korrika Irunen 2026ko martxoaren 25ean

25 marzo, 2026

Gaur, martxoak 25, euskararen aldeko martxa handiak eskualdea zeharkatu du goizaldeko lehen orduetatik aurtengo edizioan bigarren aldiz, komunitatearen babes sendoa jasoz. Goizeko 05:00etan, Santiago zubia txalo artean zeharkatu ostean, ekin dio hirian barrena egin duen ibilbideari.

2026ko Korrika Gaztea Irunen

24 marzo, 2026

Goizaldeko emozioaren ondoren, euskarak ez du etenik izan gaur Irungo kaleetan. Korrikaren 24. edizioa hiritik igaro eta ordu gutxira, Korrika Gaztearen txanda iritsi da. Eguerdiko 12:30etik aurrera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ehunka ikaslek lekukoa elkarri eman diote hiriko kaleetan euskararen aldeko aldarria bizirik mantentzeko.

Mintzapraktika egitasmoa, Joseba Arzaren esperientzian | BIDASOAKO AHOTSAK

25 febrero, 2026

Irungo Udaleko Euskara zerbitzuak, Taupa euskaltzaleen mugimenduarekin elkarlanean, Mintzapraktika egitasmoaren edizio berria jarri du martxan. Aurten, «Eta euskaraz egiten badugu?» lelopean, irundarrak euskara praktikatzera eta hizkuntza eguneroko zaletasunekin uztartzera gonbidatu nahi dituzte, erabilera erosotasunetik eta lagunarteko giroan sustatzeko. Izen-emateak berriro aktibatu ostean, Mintzapraktikak bidelagun izango direnen behar berezia du orain, talde berriak sortu ahal izateko. […]

«Doakotasunerantz, herritarron beka», AEK Irun eta BDS KOOP

29 septiembre, 2025

“Doakotasunerantz, herritarron beka” izena aukeratu dute AEK-k eta BDS KOOPek beren proiektu berria izendatzeko. Egitasmoaren helburua euskaldundu nahi den pertsona ororen eskuetan euskara ikasteko aukera jartzea da. Euskara ikasten hasi nahi dutenentzako beka sistema berri honen bitartez, babesle sare bat sortu nahi dute, euskaltegiko matrikula ordaintzeko zailtasunak dituztenei laguntzeko. Beñat Alzaga Irungo AEK-ko kideak eta […]

Kalean Bai egitasmoaren hitzarmen ekitaldia

10 junio, 2022

Duela urte batzuk sortu zen Kalean Bai plana, Irungo aisialdi-jarduerak urratsez urrats euskalduntzeko helburuarekin. Hitzarmen bidez, Irungo elkarteek konpromisoa hartu dute beren entitateetan eta antolatzen dituzten jardueretan euskara bultzatzeko. Honako entitateak batu dira gaur hitzarmenera: Honako entitate hauek sinatu dute gaur goizean: Alde Zaharra-San Juan auzo-elkartea, Dunboako auzo-elkartea, Elitxu-Lapitze auzo-elkartea, Euskadiko Itsasargien Lagunak, Gaztedi berria […]