
Gordailuko altxorrak, Xabier Kerexeta Erroren eskutik | Bidasoako Ahotsak
Gordailua Gipuzkoako Foru Aldundiak Irunen duen ondarearen bildumen zentroa baino gehiago da. Bertan biltzen diren milaka objektu artistiko, etnografiko eta arkeologikoak iraganaren lekukoak dira. Hain zuzen ere, objektuen kontserbaziotik haratago, ezagutza, erabilera eta gozamena partekatzeko espazioa da 2011tik. Xabier Kerexeta Erro Gipuzkoako Foru Aldundiko Bildumetako eta Museoetako Atalburuak Gordailuak egun duen funtzioa errepasatu du guretzat.











