Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

27 lan aukeratu dituzte Irungo Bideo Gaztearen Lehiaketarako

3 diciembre, 2014

27 lan aukeratu dituzte Irungo Bideo Gaztearen Lehiaketarako

 

bide gazteaDatorren astean emango dituzte hemezortzigarren Irun Bideo Gaztearen Lehiaketako sariak. Guztira 170 lan aurkeztu dituzte, eta horien artean 27 hautatu ditu epaimahaiak Amaian proiektatzeko. 25 “Bideoak” sail ofizialekoak dira, eta “Bidasoa” atalekoak bi. “+ cortos” kategorian ez dute lanik aurkeztu.

Abenduaren 9an Amaia KZren Hitzaldi Aretoan proiektatuko dituzte “Bidasoa” ataleko filmak, 20:00etatik aurrera. Abenduaren 10ean eta 11n, gainontzeko guztiak emango dituzte, Amaiako auditoriumean, 20:00etan. Ordu eta toki berean, baina abenduaren 12an, sari banaketa egingo dute. Sail ofizialeko irabazleak 1.500 euro eskuratuko ditu, Bidasoko Bideo Onenak 200 euro eta Espainiako 50 zinemalditan izen emateko aukera.

Epaimahaian ariko dira: Andoaingo ESCIVI Zine eta Bideo Eskolako Prestakuntzaz arduratzen den Tanya Van Daele Najarro, FIFAVA Angeluko Festival International Film Amateur Vidéoko Amandine Boe eta Udaleko kultura departamentuko Josean Ruiz de Azua teknikaria.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *