Hiru garaipen eskuratu ditu Santiagotarrak-ek Gipuzkoako Txapelketako hirugarren jardunaldian
3 diciembre, 2014
Hiru garaipen eskuratu ditu Santiagotarrak-ek Gipuzkoako Txapelketako hirugarren jardunaldian
Hiru estropada irabazi ditu Santiagotarrak-ek Jaitsieren Gipuzkoako Txapelketako hirugarren jardunaldian. Aizpea Gonzalezek, Nerea Seijok, Garazi Lasartek eta Elene Lopetegik lauko seniorrean irabazi zuten. Gizonezkoan, Borja Portos, Ion Aizpiolea, Eneko Larrañaga eta Mikel Aragon taldekideek osatutako ontzia izan zen azkarrena. Jubenil mailan, Iñigo Iñarra eta Martxel Tejedorrek osatutako bikoak ere garaipena lortu zuen. 50 arraunlarirekin parte hartu zuen Santiagotarrak-ek Bidasoa ibaian jokatutako hirugarren jardunaldian. Hurrengoa abenduaren 20an izango da.










Deja una respuesta