Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Urritxerako utzi dituzte golak Real Unionek eta Amorebietak

3 diciembre, 2014

Urritxerako utzi dituzte golak Real Unionek eta Amorebietak

 

REAL UNION 0-0 AMOREBIETA

REAL UNION: Otermin, Ibarbia, Aimar, Arzamendi, Jon Ander (Urkizu, 65′), Iriondo (Mikel Alonso, 69′), Eneko Romo, Urbieta, Juan Domínguez, Patxi (Galán, 54′), Silas.

AMOREBIETA: Jon Ander, Amilibia, Ariño, Aitor Blanco, Delgado (Undabarrena, 58′), Bordas (Alain Barrón, 74′), Apraiz, Moustapha, Ortega, Ibai González, Goiria (Etxeberria, 74′).

Ezer ez dute erabaki Real Unionek eta Amorebietak Federazio Kopako final hamaseirenetako joanekoan. Husna egin zuten atzo Stadium Galen, eta Amorebietan egin beharko dute kanporaketa gainditzeko ahalegina. Aitor Zulaikak planteamentu ausarta aurkeztu zuen atzo, filialeko jokalariez eta ligako azken hamaikakoetan sartu ez direnez betea. Ondo sartu ziren txuribeltzak partidan, baina pixkanaka, bizkaitarrek eskuratu zuten baloiaren jabetza. Amorebietak izan zituen aukerarik onenak, Aitor Ortegak langara bidalitako baloiarekin, eta Moustaphak kanpora egindako burukadarekin. Hala ere, Unionek eman zuen lehen zatiko azken abisua. Arzamendik gola sartu zuen buruz, baina jokoz kanpoko zalantzagarria zela eta, baliorik gabe utzi zuen epaileak.

Atsedenalditik bueltan, txuribeltzak izan ziren nagusi, arrisku handirik sortu gabe. Zulaikak lehen taldean pisu handia duten hiru jokalari zelairatu zituen: Galán, Urkizu eta Mikel Alonso. Oterminek bi jaurtiketa arriskutsu gelditu zituen bigarren zatiaren erdi aldera, baina hortik aurrera, irundarrek izan zituzten gol aukerarik onenak. Kontraerasoetan eta zelai erdian hasitako jokaldi azkarretan, azken pasean huts egin zuten txuribeltzek. Geldikako jokaldietan ere, erremate egokia egiteko abagunerik ez zuten aurkitu. Luzapenean Silasek izan zuen aukerarik argiena, baina baloia kanpora bidali zuen atezainaren aurrean zegoenean. Azkenean hutsean gelditu zen markagailua, eta itzuliko partidarako gelditu ziren golak. Lana izango du Real Unionek Amorebieta Urritxen gainditzeko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *