Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Gastronomiari buruzko tailerrak antolatu ditu Bidasoa Bizirik-ek

2 diciembre, 2014

Gastronomiari buruzko tailerrak antolatu ditu Bidasoa Bizirik-ek

 

danontzatIrungo eta Hondarribiko aberastasun turistikoari balioa emateko esperientziak martxan jarriko ditu Bidasoa Bizirik-ek. Horretarako, hirietako zerbitzu eta establezimentu ezberdinetan tailerrak izango dira, produktuen aberastasuna eta horiek lantzeko modu fina nabarmentzeko.Abenduan zehar lehen bi esperientzia izango dira. Meakako Amona Kattalin Txoko jatetxeak “Baratzetik mahaira” izeneko proposamena eskainiko du. Meakako baserrietako batera eramango dituzte bisitariak, lehengaiak nondik datozen ikus dezaten, eta ekoizlearekin harreman zuzena izan dezaten.

Amona Kattalineko Txemi Artolak azaldu du tailerraren ideia zein den: “Bertan, parte hartzaileek eskuak zikinduko dituzte, produktuak jasotzen. Ekoizleei nahi duten guztia galdetu ahal izango diete”. Ondoren jatetxera itzuliko dira, sukaldaritza erraz eta tradizionaleko tailerra egitera. Sukaldatutakoa dastatu ahal izango dute. Abenduaren 15ean izango da tailerra, 10:00etatik 13:00etara, eta 9an eta 16an 16:00etatik 19:00etara. Tailer bakoitzean zortzi parte hartzaile hartuko dituzte. 25 euroko prezioa daukate, eta izena ematen duen bakoitzari mantala emango diote opari. Izen emateak egiteko:  843 985 706.

Hondarribian, merkatua oinarri

Danontzat GastroBar-ekoek astezkenetako ekoizleen merkatuari bisitan oinarritutako esperientzia proposatu dute. Parte hartzailek ikasiko dute produktuak aukeratzerakoan zertan jarri behar duten arreta. Bukatzeko, hiruzpalau pintxo egin eta dastatuko dituzte, tailerrari amaiera emateko. “Merkatu eta sukaldaritza asteazkena” izena jarri diote.

Danontzat jatetxeko Gorka Irisarrik tailerrak eskainiko duena argitu du: “Hondarribiko asteazkenetako azokan produktuen hautatze bat egingo dugu. Gainera ekoizlearekin hitz egin eta produktua ezagutuko dugu”.Abenduaren 10ean eta 17an egingo dute tailerra, 10:30etatik 13:00etara Gastroteka & Shop Danontzat-en. 12 parte hartzaile hartuko dituzte gehienez tailer bakoitzean. 19 euroko prezioa dute, eta parte hartzaile bakoitzari mantala emango diote opari.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *