Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Bukatu da aurrekontuen inguruko parte hartze prozesua

2 diciembre, 2014

Bukatu da aurrekontuen inguruko parte hartze prozesua

 

Igandean itxi zuten aurrekontu parte hartzaileetan botoa emateko epea. Horrekin batera amaitu da Irungo Udalak martxan jarritako parte hartze prozesua. Aurrekontuko 1,3 milioi euro zuzenduko ditu udalak gehien bozkatutako hemezortzi proiektuak aurrera eramateko. Beste 200.000 euro gazteek hautatutako zazpi proposamenetara bideratuko ditu. 3.745 izan dira prozesuan parte hartu duten irundarrak. Udalak onartu dituen proiektuetatik boto gehien jaso dituena Eguzkitza ikastetxearen patioaren zati bat estaltzea izan da ( 1.523 boto, 250.000€-ko aurrekontua). Gazteen proposamenei dagokienez, Irungo gazte ekintzaileei zuzendutako laguntza ekonomikoak eta azpiegiturak sustatzea izan da bozkatuena (50 boto, 30.000 euroko aurrekontua).

Herritarrek gehien bozkatutako proiektua Behobiatik Oxinbiribilera bitarteko bidegorriarena izan da. Parte hartze prozesura bideratutako aurrekontu zatia gainditzen zuenez, prozesutik kanpo utzi du Udalak. Baina, PSEk eta EAJk Eusko Legebiltzarrean aurrera eramandako negoziazioei esker, Eusko Jaurlaritzak bideratuko du Behobia-Oxinbiribil bidegorriko lehen faserako dirua. Jaurlaritzako aurrekontuetatik, 2,7 milioi jasoko ditu Irunek guztira. Ondorengo beste proiektu hauek finantzatuko ditu horrela udalak: Mondragon Unibertsitateari zuzendutako eraikin bat prestatzea formaziorako eta enpresa gune bat sortzeko, Arretxe-Ugalden (600.000 euro), Oinaurre eta Alaia Txoko arteko oinezkoen bidea (400.000 euro). Real Union elkartearen sorreraren mendeurrena (100.000 euro). Oiasso Erromatar Museoan finantzazio ekarpena egitea (100.000 euro).

Haserrea Landetxan

Aurrekontu parte hartzaileen harira, desadostasunak sortu dira Katea-Landetxa Auzo Elkartearen eta Irungo Udalaren artean. Azaroaren 6an Landetxan egindako bilkuran, Arretxe-Ugaldeko kirol gunea baliabide egokiz hornitu eta estaltzeko ideia lehiaketa ekarpenak jaso zuen boto gehien. Joan den astelehenean internet bidez bozkatzeko prozesua hasi zenean, proposamen hori “manipulatuta” zegoela adierazi zuten elkarteko kideek. Ostegunean hasierako proposamena onartu zuen Udalak, baina aldaketa “berandu” iritsi zela salatu zuten Katea-Landetxa Auzo Elkarteko kideek. Ondorioz, proposamena 2015eko Irungo Aurrekontu Orokorrean sartzeko eskaria egin diote Irungo Udal Gobernuari.

css-jornada4g

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *