Patinatzeko pista izango da Zabaltza plaza Gabonetan
Patinatzeko pista izango da Zabaltza plaza Gabonetan
Izotz gainean patinatzeko pista ekologikoa irekiko dute ostiralean Irungo Zabaltza plazan. Hiriko Gabonetako animazio kanpainiaren ekimen nagusia izango da. Udalaz gain, Ficobak, Oiasso Museoak, Irun Factoryk eta 200 merkatarik parte hartu dute kanpainiaren antolakuntzan. 1000 metro karratuko pista izango da Zabaltzakoa, eta urtarrilaren 11ra arte egongo da zabalik, goizeko 9:30etatik 14:30etara, eta arratsaldeko 15:30etatik 21:30etara. Asteburuetan 23:30ak arte luzatuko dute ordutegia. 3 eta bost euro artean ordaindu beharko dute Zabaltzan patinatu nahi dutenek.
Pistaz gain, bi Eguberriko azoka jarriko dituzte merkatariek Luis Marianoko lorategietan eta San Juan plazaren inguruan. Musika, dantza eta antzerki emanaldiak antolatuko dituzte, gainera, kaleak girotzeko. Ficoba izango da Irungo gabonetako beste gune nagusietako bat, haurrentzako Pin Pan Pun Haur Parkearekin. Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra bitartean egongo da irekita parkea, 15:00etatik 20:00etara.(itxita, abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean). 7 euro balio izango dute umeentzako sarrerek eta 6 helduentzakoek.
Oiasso museoan ere programazio berezia prestatu dute. Filmak, tailerrak, bisitaldi birtualak eta ipuin-kontalariek osatuko dute egitaraua, abenduaren 12tik aurrera. Meakako Amona Kattalin Txoko jatetxean, “Baratzetik mahaira” gastronomia tailerra antolatu dute, abenduaren 9rako, 15erako eta 16rako. www.saboreaitundastatu.com web gunean lor daiteke informazio gehiago. Irun Factoryn, Animazioko Pon tailerra prestatu dute, marrazki bizidunak egiten ikasteko (www.irunfactory.com).










Deja una respuesta