Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Beste urrats bat eman du Hondarribia Eskubaloiak

1 diciembre, 2014

Beste urrats bat eman du Hondarribia Eskubaloiak

 

HONDARRIBIA ESKUBALOIA 27-18 QUIRON ASKARTZA

Hirugarren garaipena erdietsi zuen igandean eskubaloiko Lehen Mailako Hondarribiak. Denboraldiko partida erosoena izan zen Javi de la Hazak zuzentzen duen taldearentzat. Leioako Askartza gainditu zuen Hondartza kiroldegian. Lehen zati berdinduaren ondoren, bigarrenaren hasieran hautsi zuen neurketa Hondarribiak. Hamar minutu egin zituen Askartzak golik sartu gabe, eta 17-8ko abantaila erabakigarria hartu zuten etxekoek denbora horretan. Hortik aurrera, errentari eroso eutsi zioten. Sailkapenean, Hondarribiak lau talde ditu dagoeneko atzetik. Hurrengo jardunaldian Huarteren etxean ariko da.

Bidasoaren filiala gaindituko duenik ez dago

Hirugarren sailkatuaren etxean irabazi zuen larunbatean HTG Express Bidasoak. 27-33 irabazi zuen Basauriko Artunduagan, Indupime Basauriren aurka. Jokatutako hamar partidak irabazita, lider sendoa da Bidasoa, hogei punturekin. Bosteko errenta dauka bigarren sailkatuarekiko. Txikipolit Zarautz hartuko du asteburuan etxean.

hondarribia

Argazkia: Diario Vasco.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *