Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Denboraldiko bigarren garaipena lortu du Mariñok

1 diciembre, 2014

Denboraldiko bigarren garaipena lortu du Mariñok

 

ARAGONESA 0-2 MARIÑO

Indarrez itzuli da lehiaketara Emakumeen Bigarren Mailako Mariño, aste bateko atsedenaren ondoren. Etxetik kanpo irabazi zuen igandean, Aragonesaren kontra. Azken sailkatua da aragoarra, eta bederatzi puntuko distantziara utzi du Irungo taldeak sailkapenean. Hamar punturekin, multzoko bederatzigarren postuan daude urdinak. Hurrengo jardunaldian etxean ariko dira, Bilboko San Ignacioren aurka. Larunbatean izango da norgehiagoka, 16:30etan Landetxan.

Jardunaldi emankorra Ohorezko Erregionalean

Puntu baliotsuak bildu dituzte asteburuan Ohorezko Erregionalean ari diren bi talde bidasoarrek. Real Union Bk 4-0 menderatu zuen Zarautz, partida borobila eginez. Azken bi garaipenen ondoren, gora egin dute txuribeltzek sailkapenean. Zazpigarren dira momentu honetan. Hondarribiak husna egin zuen Hondartzan, baina partidarik galdu ez duen Aretxabaletaren kontra. Azken lau neurketak berdindu dituzte berdeek.

 

2ª division femenina

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *