Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Etxetik kanpo irabazi gabe segitzen du Bidasoak

30 noviembre, 2014

Etxetik kanpo irabazi gabe segitzen du Bidasoak

 

BARCELONA B 31-25 BIDASOA-IRUN

BARCELONA B: Admella, Lancina (5), Baumgartner, Oliver (1), Rey, Gómez (4), Dujshevaev (3), Revuelta, Amigo (1), Tremps (9), Sáez (2), Miralles (1), Marquez (2), Cabello, Folqués (2), Castro (1).

BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Zubiria, Cavero (3), Trkulja (1), Vazquez (1), Crowley (5), Iriarte (2), Zildzic (2), Gimeno, Muiña (8), Fuentes (1), Azkue (2).

MARKAGAILUA: 4-2, 5-5, 6-7, 9-9, 11-9, 12-9 (atsedenaldia); 16-12, 21-15, 25-17, 27-21, 28-25, 31-25.

Artalekun irabazi eta etxetik kanpo galtzea ohitura bilakatu da Bidasoa-Irunentzat. Atzo lehen zatian eutsi zion Barcelona Bri Joan Gamperren. Bigarrenean, jaun eta jabe izan zen filiala. Hamabosgarren minutuan 6-8koa jarri zuen Muiñak markagailuan. Lehia estua espero zitekeen momentu horretan, baina atsedenaldira bitarteko minutuetan, ordura arte egindako lana zapuztu zuen Bolearen taldeak. 6-1eko partzialarekin, 12-9ko abantaila hartu zuten etxekoek.

Bigarren zatiaren hasieran erabaki zuen norgehiagoka Barcelona Bk. 27-19ko aldea ere izan zuen, hamazazpigarren minutuan. Azken ahalegin batean 28-25era hurbiltzea lortu zuen Bidasoak, baina indarrak agortu zitzaizkion ondoren. Porrotarekin, sailkapenaren erdialdean finkatuta jarraitzen du Irungo taldeak. Etxeko partidak bakarrik irabazita, ezin izango du gora egin.

 

Bidasoa-Barcelona-Artaleku

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *