Floridako biribilgunea eraldatuko du Hendaiako Herriko Etxeak
4 diciembre, 2014
Floridako biribilgunea eraldatuko du Hendaiako Herriko Etxeak
Floridako biribilgunea eraldatzeko lanak egingo ditu Hendaiako Herriko Etxeak Eguberrien aurretik. 4000 m² berdegunea da, eta auzoaren bukaera irudikatzen zuen, 1925ean eraiki zutenean. Gaur egun erakargarritasuna galdu du erabiltzaileentzat, eta ez dago elbarrientzat egokitua. Segurtasun arazoak ere sortu dira, garatu diren adaxkek haustura arriskua dutelako. Hamabi zuhaitzek patologia ezberdinak dituzte, eta ahal bezain laster mozteko beharra dute. Hori dela eta, lorategi guztia berrantolatzeko lanak abaituko ditu Herriko Etxeak astelehenean. Hamabost egunez, Floridako lorategia itxita egongo da, baina Eguberriko oporretarako zabaltzea aurreikusten dute.









Deja una respuesta