Erakusleiho onena sarituko du Hondarribiko Udalak
4 diciembre, 2014
Erakusleiho onena sarituko du Hondarribiko Udalak
Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak. Ostiralean hasiko da izena emateko epea, eta abenduaren 19ra arte egongo da zabalik, BAZ bulegoan. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimentu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude. Gutxienez, urtarrilaren 7a arte egon behar dute apainduta erakusleihoek. Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena baloratuko ditu. Hiru sari banatuko ditu Udalak: 450, 300 eta 200 eurokoak.









Deja una respuesta