Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Txotxongiloen ikuskizuna izango da larunbatean Amaian

20 enero, 2015

Txotxongiloen ikuskizuna izango da larunbatean Amaian   “Galtzagorriak” txtxongiloen ikuskizuna eskainoko du “Txontxongillo teatro” konpainiak, larunbatean Amaia Kultur Zentroan. Euskal mitologiako pertsonaia txikiak protagonista dituen ipuinean oinarrituta dago. Sarrerak 4,10 €an eros daitezke ohiko tokietan: Turismo Bulegoan, eta Amaia Kultur Zentroan emankizunaren egun berean. Internet bidez www.kutxasarrerak.net -en ere eros daitezke.

Jardunaldi bikaina izan dute Superdibisioko taldeek

20 enero, 2015

Jardunaldi bikaina izan dute Superdibisioko taldeek   Garaipen argi bana eskuratu zuten asteburuan Superdibisioan ari diren Leka Enea elkarteko bi taldeek. Jokalari bakar batek ere ez zuen partidarik galdu. Mutilek 4-0 irabazi zuten ostiralean Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan, Clínica Colina Burgosen kontra. Neskak etxetik kanpo aritu ziren larunbatean, Asturiasen, eta 0-4 menderatu zuten Aviles aurkaria. […]

Kostata eskuratu ditu hiru puntuak Oiartzunek Landetxan

20 enero, 2015

Kostata eskuratu ditu hiru puntuak Oiartzunek Landetxan   MARIÑO 0-1 OIARTZUN Faboritoak lortu zuen garaipena igande goizean Landetxan. Emakumeen Bigarren Mailako bigarren sailkatua da Oiartzun, eta hiru puntu garrantzitsu lortu zituen Lehen Mailara igotzeko faserako sailkatzeko bidean. Gogotik lan egin behar izan zuen, hala ere, neurketa irabazteko. Defentsa da Mariñoren indar handiena, eta beste behin […]

Abian da elikagaiak biltzeko kanpainia Hondarribian

20 enero, 2015

Abian da elikagaiak biltzeko kanpainia Hondarribian   Saharako familia errefuxiatuentzat elikagaiak biltzeko kanpainia antolatu du TADAMUM elkarteak Hondarribian. Ostiral goizera arte ikastetxeetan egingo dute bilketa. Arratsaldetik aurrera eta asteburu osoan zehar, herriko supermerkatuetan jasoko dituzte elikagaiak (Eroski, Super BM, DYA, Aliprox eta Sokoa). Azukrea, arroza, pasta, lekaleak, hegaluzea, sardinak oliotan eta konpresak behar dituzte bereziki. […]

Neus Albertos berdintasun adituak formakuntza saioa eskainiko du asteazkenean

19 enero, 2015

Neus Albertos berdintasunean adituak formakuntza saioa eskainiko du asteazkenean   Neus Albertos Meri berdintasunean adituak parte hartuko du Gaurko Andreak elkartearen hurrengo formakuntza saioan. “Balore aldaketak eta emakumeen ahalduntzea” izenburuarekin, urtarrilaren 21ean izango da, arratsaldeko 17:30etan elkartearen egoitzan (Kale Nagusia 11, 2.). Emakunderekin elkarlanean antolatu du saioa Gaurko Andreak-ek.

Elkartasun bazkaria antolatu dute Klink Elkartean

19 enero, 2015

 Elkartasun bazkaria antolatu dute Klink Elkartean   Helburu solidarioa daukan bazkaria antolatu dute Klink Elkartean urtarrilaren 24rako. Stop Sanlilippo Euskadi elkaretari emango diote bildutako dirua, gaixotasuna ikertzeko bideratu dezan. Haurren nerbio sistema mintzen du Sanfilippo sindromeak, gaitasun sozialak murriztuz. Gaixoen heriotza goiztiarra eragiten du. Ikerketak martxan daude, baina sendabiderik ez da aurkitu oraindik. Klink Elkarteak […]