Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Lehen itzulia bukatu zuten bezala hasi dute bigarrena Leka Eneako mutilek

27 enero, 2015

Lehen itzulia bukatu zuten bezala hasi dute bigarrena Leka Eneako mutilek   BURGOS 2-4 LEKA ENEA BALAGUER 4-0 LEKA ENEA Burgosi Irunen irabazita bukatu zuen ligako lehen itzulia Leka Enea elkarteko Gizonen Superdibisioko taldeak. Bigarren itzuliko lehen partida Burgosen jokatu zuten larunbatean, eta han ere garaipena eskuratu zuten. Lan handiagoa izan zuen oraingoan Leka Eneak, […]

Logroñon galdu du Mariñok

26 enero, 2015

Logroñon galdu du Mariñok    LOGROÑO 2-0 MARIÑO Porrotak jaso ditu Bigarren Mailako Mariñok azken bi jardunaldietan. Logikoak izan dira, neurri handi batean, sailkapeneko bigarrena eta hirugarrena izan dituelako aurkari. Oiartzunen kontra galdu zuen joan den astean, eta Logroño izan da oraingoan irundarrak mendean hartu dituena. Bi gol egin zizkieten errioxarrek. Hala ere, Bigarren Mailako Bigarren […]

Hiru pertsona atxilotu dituzte Irunen, lapurretak egin izana egotzita

26 enero, 2015

Hiru pertsona atxilotu dituzte Irunen, lapurretak egin izana egotzita   Hogei eta hogeita hamar urte arteko bi gizonezko eta emakumezko bat atxilotu ditu Ertzaintzak Irunen. Ostatu-etxe batean eta etxebizitza batean egin dituzte atxiloketak. Irungo Kontrakaleko etxebizitza batean eta López de Becerra kaleko taberna batean ustez lapurreta egin izanagatik inputatu dituzte atxilotutako pertsonak. Polizia eginbideak amaitzerakoan, […]

Porrot argia jasan du Erroibide-Irunek

26 enero, 2015

Porrot argia jasan du Erroibide-Irunek   ZURT TABERNA 77-43 ERROIBIDE-IRUN Hirugarren laurdenera arte eutsi zion larunbatean Erroibide-Irunek Zurt Taberna Iraurgiri. Emakumeen Lehen Mailako bigarren sailkatua da talde azpeitiarra, eta aurkari ahula izan zuen gainera. Min hartuta zeuden Izaro Alza eta Ohiane Borreguero jokalarien hutsunea zeukan Erroibidek. Partidan zehar aldaketak egiteko aukera handirik ez zuen, beraz, […]

Zuloaga Etxea itxi dute egokitze lanak egiteko

26 enero, 2015

Zuloaga Etxea itxi dute egokitze lanak egiteko   Zuloaga Etxea eraikina itxi dute, Hondarribiko Udal Liburutegiaren handitze eta egokitze lanak egiteko. Apirilera arte, liburutegi zerbitzurik ez da izango herrian, liburu, material eta altzariak behin-behineko kokalekura eraman behar dituztelako. Biteri kalean, aurrefabrikatutako moduluetan egongo da liburutegi probisionala, 2016.urtearen hasierara arte. Lanak bukatuta, Zuloaga Etxean zabalduko dute […]

Moda desfileak hartuko ditu Oiasso Museoak

26 enero, 2015

Moda desfileak hartuko ditu Oiasso Museoak   Moda desfileak antolatuko dituzte Irungo Oiasso Museoan, Donostiako KoöKoö angentziarekin sinatutako akordioari esker. Urtarrilaren 30ean izango da lehena, 20:00etan. Aldez aurretik gonbidapenak banatuko dituzte museoan. Antzinako Erroman jantziek, bitxiek eta orrazkerek zuten garrantziari keinua egin nahi dio Oiassok proiektuaren bidez. Joera berriak antzinako kulturaz inguratuta ikusteko aukera izango […]