Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Espainiako Kros Txapelketan ariko dira Super Amara BATeko neskak

5 febrero, 2015

Espainiako Kros Txapelketan ariko dira Super Amara BATeko neskak   Kros laburreko Espainiako Txapelketan aritzeko txartela eskuratu dute asteburuan Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeko neskek. Laugarren izan ziren taldeka igandean Azpeitian, kros laburreko Euskadiko Txapelketan. Bakarka, Janire Fernandez bederatzigarren izan zen, hamaseigarren Marta Aramburu-Zabala, hemezortzigarren Nerea Sarriegi eta hogeita zazpigarren Sandra Piera. Martxoaren 1ean ariko […]

Igerilekuaren inguruko ikerketa abiatu du Hendaiako Herriko Etxeak

5 febrero, 2015

Igerilekuaren inguruko ikerketa abiatu du Hendaiako Herriko Etxeak   Udal igerilekuaren erabiltzeari buruzko datuak bildu nahi ditu Hendaiako Herriko Etxeak. Horretarako, erabiltzaileei zuzendutako galdetegi elebiduna prestatu du. Internet bidez bete daiteke, www.hendaia.eus web gunean. Paperean eskuratu nahi izanez gero, igerilekuan, turismo bulegoan edo Hendaiako Herriko Etxean dago aukera. Otsailaren 28a baino lehen itzuli beharko da […]

Stadium Galen irabaztera behartuta egongo da Real Union

4 febrero, 2015

  Stadium Galen irabaztera behartuta egongo da Real Union ATLÉTICO BALEARES 2-1 REAL UNION ATLÉTICO BALEARES: Vicente, Vich, Mairata, Artabe, Tim (Carlos Rodríguez, 66′), Nando, Thilo, Ripoll (Biel Coll, 84′), Fullana (Guasp, 64′), Juarez, Tedi. REAL UNION: Otermin, Ibarbia, Azkoiti, Arzamendi, Aimar, Rodellar, Iriondo, Silas (Morcillo, 88′), Mujika (Beñat Alastuey, 83′), Urbieta, Goikoetxea (Saizar, 73′). […]

Irungo eta Hondarribiko hizkerak aztertuko ditu Irantzu Epeldek Jose Antonio Loidi bekari esker

4 febrero, 2015

Irungo eta Hondarribiko hizkerak aztertuko ditu Irantzu Epeldek Jose Antonio Loidi bekari esker   Irantzu Epelde hizkuntzalari hondarribiarrak irabazi du bi urtean behin Irungo Udalak eskaintzen duen Jose Antonio Loidi euskarazko beka. “Irun-Hondarribiko gazteak hizketan: euskalkia eta euskara estandarra, gaur” izeneko proiektuarekin lortu du ikerketa aurrera eramateko finantziazioa. Hogeita hamar eta berrogei urte arteko hamasei […]

Hiru sari jaso ditu Santiagotarrak K.E.k Piraguismoaren Galan

4 febrero, 2015

Hiru sari jaso ditu Santiagotarrak K.E.k Piraguismoaren Galan   2013/2014 denboraldiko emaitzen ondorio diren hiru sari jaso ditu asteburuan Santiagotarrak Kirol Elkarteak. Olatz Zabala presidenteak ordezkatu zuen elkartea, Avilesen (Asturias) egin zuten Espainiako Piraguismoaren Galan. Hiru aldiz igo zen Zabala eszenatokira, ondorengo sariak jasotzera: Pistako Sekzioak maratoian taldeka lortutako bigarren postua, eta Ur Bizietako Sekzioak […]

Asteazkenetik aurrera salgai egongo dira Inauterietako Herri Bazkarirako sarrerak

3 febrero, 2015

Asteazkenetik aurrera salgai egongo dira Inauterietako Herri Bazkarirako sarrerak   Inauteriak direla eta, Herri Bazkaria antolatu du Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak. Sarrerak otsailaren 4tik aurrera egongo dira salgai, Arma Plazako Ttopara kafetegian, eta Kale Nagusiko Etxeberria tabernan. Herri Bazkaria otsailaren 14an izango da, 14:00etan Arma Plazan. 20€ balio du sarrerak, eta ezinbestekoa izango da bazkarira […]