Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

BIHAR kongresua, Gorane Ayesta Maidagan | BIDASOAKO AHOTSAK

5 noviembre, 2026

Irailaren 24an eta 25ean, Irun eta Hendaia mundu osoko hizkuntza gutxituen elkargune bihurtu dira BIHAR nazioarteko kongresuan. Euskararen eremu desberdinetako lau erakundek antolatuta (Garabide, Plazara, Soziolinguistika Klusterra eta Taupa), topaketak 40 hizkuntza-komunitatetako 200 ordezkari bildu ditu Bidasoako muga sinbolikoki gainditzeko eta elkarrengandik ikasteko asmoz. Gorane Ayesta Maidagan kongresuko koordinatzaileak jardunaldiek utzitako hausnarketak jakinarazteaz gain, abiatu […]

Koldo Ortega, Sagardoaren Kultura Bidasoan liburuaren egilea

29 octubre, 2026

Edari bat baino askoz gehiago izan da sagardoa, Bidasoko ibaiertzetako komunitateen memoriaren, kulturaren eta bizimoduen funtsezko zutabea izan baita. Koldo Ortegaren zuzendaritzapean argitaratutako “Sagardoaren Kultura Bidasoan” lan kolaboratiboak jakin-min historiko batetik abiatuta osatu du ondare partekatu hori berreskuratzen duen ahots eta testigantza bilduma. Elkarrizketa honetan, ikertzaileak proiektua nola jaio eta garatu den azaldu digu.

K.A. Cerámica, Katrin Perez de Azpitiaren zeramika proiektua | Bidasoako Ahotsak

15 octubre, 2026

Zeramika etxean bizi izatetik, buztina eskuz moldatzera eta proiektu propio bat sortzera igaro da Katrin Pérez de Azpeitia gazte irundarra. Aitonak utzitako oinarritik abiatuta eta Irungo Zeramika tailerrean trebatuz, K.a. Cerámica proiektua jarri du martxan, zaletasun zena pasio bilakatuz. Gaur egun, piezak sortzeaz gain, belaunaldi berriei eskulan horren sekretuak irakasteko aukera izan du Gazteartean zerbitzuak […]

Bizi Bide elkartea: Junkal Ruiz de Apodaka, elkarteko diruzaina | BIDASOAKO AHOTSAK

8 octubre, 2026

Bizi Bide elkarteak bi hamarkada baino gehiago daramatza Gipuzkoan fibromialgia, neke kronikoaren sindromea eta bestelako gaixotasun ikusezinak dituzten pertsonei babesa, harrera eta orientazioa eskaintzen. Arreta integral horren garrantziaz, eritasun hauen inguruko aurreiritziez eta Osakidetzan disziplina anitzeko unitate bat sortzeko beharraz hitz egin digu Junkal Ruiz de Apodaka elkarteko diruzain eta fibromialgia duen irundarrak. Erronkak eta […]

Usetxe Mendikute, C1+C kamioi gidabaimena euskaraz ateratzeko prozesuan

12 agosto, 2026

Gaur egun, gidabaimena ateratzerakoan ohikoena gaztelaniazko bidea hautatzea izaten da oraindik ere. Automobila edo beste edozein ibilgailu gidatzeko baimena lortzeko prozesuan, herritar askok ez daki euren hizkuntzan ikasteko eta azterketak egiteko eskubidea bermatuta duenik. Alabaina, egoera hori aldatzen ari da pixkanaka, herritarren kontzientziazioari eta tokiko erakunde zein autoeskolen konpromisoari esker. Irunen, euskaraz gidatzeko baimenak lortzea […]

Oiasso Museoaren 20. urteurrena: Mertxe Urteaga, Aizpea Goenaga, Juango Jiménez eta Nuria Alzaga

19 mayo, 2026

Irungo bihotzean, historia eta modernitatea batzen diren eremuan, Oiasso Museoak bere 20. urteurrena ospatuko du 2026. urte honetan. Zehazki, abuztuaren 20an beteko dira museoaren lehen bi hamarkadak. Denbora horretan, museoa ez da soilik arkeologiagune bat izan; hiriaren nortasunaren, gizarte bizitzaren eta turismoaren ardatz nagusietako bat bihurtu da. Urteurren borobil honen harira, proiektuaren bilakaera, hasierako oztopo gogorrak, […]