Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Plaiaundi LHII “Onkologia 360º: Paziente onkologikoen ongizatea ardatz” proiektua | Bidasoako Ahotsak

14 marzo, 2025

Onkologia 360º: Paziente onkologikoen ongizatea ardatz izeneko proiektuaren parte da Plaiaundi LHII. Egitasmoaren izenburuak erakusten duenez, paziente onkologikoen bizi kalitatea zaintzeko eta hobetzeko helburutik sortutako egitasmoa da. Plaiaundirekin batera, Lanbide Heziketako beste hiru ikastetxe daude inplikatuta ekimen aitzindari honetan. Plaiaundiko Lara Gallastegi eta Aitor Gaztelumendi irakasleak dira Irungo ikastetxean proiektuaren garapenean inplikatuta daudenak.

Aintzane Lasarte, migrazio eta kultura gaietan ekintzailea | BIDASOAKO AHOTSAK

10 marzo, 2025

Aintzane Lasarte Garate pertsona aldarrikatzailea da izatez. Bidegabekeria du etsai eta mundu hobea lortzeko nahiak bultzatuta mugitzen da. Kameraren aurrean jartzeko beldurrik ez duenez, bere aurpegia ezaguna da, besteak beste, Bidasoa Etorkinekin elkartearekin batera egiten duen lanagatik. Gainera, bere bizitzan zehar askotariko kultur proiektu ugaritan parte hartu du, betiere arteekin lotuta.

Kolore Ganbara, Ane Bueno Berridi | Bidasoako Ahotsak

7 enero, 2025

Ganbara izaten da gutxi erabiltzen diren edo ia ahazturik dauden gauzak pilatzeko lekua. Kolore Ganbaran aldiz, erabiltzen ez diren gauzei ukitu berri bat ematen diete, koloreekin jolastuz, ia edozein altzari edo apaingarri zaharberritzeko. 2025ean 10 urte beteko ditu Ane Bueno Berridik abiatutako proiektu honek. Orduan proiektu txiki bat bezala jaio zenak, egun 40 ikasle ditu, […]

Urtezar – Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartea | BIDASOAKO AHOTSAK

26 diciembre, 2024

Dagoeneko urte batzuk igaro dira Alde Zaharra-San Juan Auzo elkartean  Urtezahar goizean ekintzak antolatzen hasi zirenetik. Auzoko jendearen oroimenari tiraka, “Perico Urtezahar” izeneko ohitura azturatik salbatu eta gaur egunera egokitu dute. Horrela, abenduaren 31n, Urte Zahar goizean, lasto eta hosto lehorrez eginiko panpin batekin kantuan irteten dira auzoan barrena. Junkal Susperregui elkarteko ordezkariak ekintzaren xehetasunak azaldu […]

Irun´go Atsegiña, Gabonetako ekintzak | Bidasoako Ahotsak

18 diciembre, 2024

Asko dira Irunen Gabonetan zehar kultur programazio zabala osatzeko ekintzak antolatzen dituzten hiriko elkarteak. Horietako bat Irun´go Atsegiña elkartea da, zeinak mimoz prestatutako ekitaldi txikien bidez, oroitzapen ahaztezinak sortzeko helburua duen. Jesús Rubio elkarteko lehendakaria eta Eneko Calvo elkarteko idazkaria dira eta 2024ko Eguberrietara begira elkartetik antolatuko diren jardueren errepasoa egin digute.