Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Alberdi Makila , euskal makila tradizionala

13 diciembre, 2024

Lapitze auzoan kokatutako tailer honetan sortzen dira Alberdi Makilak. Familia negozio honek hiru belaunaldiz eutsi dio euskal makila tradizionala sortzeko prozedurari. Bastoi dotore honen emaitzak lanordu luzeak ezkutatzen ditu. Beñat Alberdik eta Saioa Alberdik, Alberdi familiako hirugarren belaunaldia direnak, kultur ondare hau iraunarazteko lanean jarraitzen dute.

Ola sagardotegiko sagar uzta, Iñaki Bengoetxea | Bidasoako Ahotsak

5 noviembre, 2024

Urtarrilean sagardo denboraldi berria hastearekin batera, jendea tropelean itzultzen da sagardotegira. Hala ere, orduan dena prest egon dadin, beharrezkoa da aurretik lanak aurreratzea eta zeregin guztiekin konplitzea. Sagastien loraldiaren ostean, sagar bilketarekin hasten da sagardo berria ekoizteko prozesua. Ola sagardotegiko Iñaki Bengoetxeak urte amaierak dakartzan egitekoak nola antolatzen dituzten azaldu du.

Fer Romero eta Susana Fernández, Badoa | Bidasoako Ahotsak

17 septiembre, 2024

Bizikleta da Badoa proiektuaren ardatz nagusia. Bi gurpilen gainean igota, bizitza ulertzeko eta mundutik mugitzeko nahitik sortu zen egun Fer Romerok eta Susana Fernándezek gidatutako egitasmo hau. Banaketa enpresa gisa sortu arren, gaur egun hori baino gehiago dira Irungo Santiago kaleko 49. zenbakian orain gutxi ireki berri duten lokalari esker.

Maialen Arocena, artista | Bidasoako Ahotsak

19 agosto, 2024

Maialen Arocena Irungo artista bisuala, ilustratzailea eta margolaria da. Arte ederrak ikasi ondoren, haur eta nerabeei arte tailerrak ematen hasi zen. Ordutik, hainbat erakusketa, proiektu, lan talde, elkarte artistiko eta abarretan ibili da, betiere bere garapen pertsonal-profesionala bilatuz. Maialen Arocenak esku artean dituen proiektuez hitz egin du.

Central Surf, Jonathan San Miguel | Bidasoako Ahotsak

12 agosto, 2024

Central Surf eskolak surfaz disfrutatzeko aukera eskaintzen du. Jonathan San Miguel Central Surfeko irakaslea da egun, baina 12 urte zituela hasi zen kirol honetan, gaur egun bere lankidea den Iñigo Zabalzaren gidaritzapean. “16 urterekin surfeko titulua atera nuen eta surf eskolak ematen hasi nintzen eta orain arte horretan ibili naiz”, azaldu du San Miguelek.

Helena Benet, artisaua | Bidasoako Ahotsak

31 mayo, 2024

Helena Beneten eskuek forma eta kolore amaigabeetako bitxiak sortzen dituzte. Fimoa eta buztin polimerikoa eta egiten duenarekiko maitasuna elkarrekin nahastuz apaintzeko osagarriak sortzen ditu, bestelako materialekin esperimentatzeaz gainera. Belarritakoak dira Helena Beneten sorkuntzarik bereizgarriena. Artisauak azaldu du azokak eta sare sozialak oso lagungarriak zaizkiola bere proiektua zabaltzeko.