Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

IGA abesbatza, Eneko Amundarain – Bidasoako Ahotsak

23 diciembre, 2021

IGA Abesbatza Gabonak kantuan ospatzeko prestatzen ari da. Pandemiaren egoerak horretarako aukerarik ematen badu, berriro kaleak kantuz alaitzeko intentzioa dute kantariek. Oraingoan, gainera, senideak eta lagunak beraiekin abestera gonbidatu dituzte. Gainera, Eneko Amundarain abesbatzako zuzendariak azaldu duenez, IGA Abesbatzarentzat 2022. urtea proiektu bereziz beterik datorrela dirudi.

2021eko San Tomas Futbito Txapelketa – Bidasoako Ahotsak

7 diciembre, 2021

2021ean San Tomas egunaren inguruan berriro ere Futbito Txapelketa izango dela baieztatu da. Aurten, ordea, txapelketa bi zatitan banatuko da, lehen partiduak abenduaren 18an eta 19an jokatuko baitira. Jadanik zabalik dago txapelketan izena emateko aukera. Elixabet Aragon Ibarra Irungo Sare Herritarreko partaidea da eta, orain arte egindako moduan, Futbito txapelketa Uranzu pilotalekuan jokatuko dela azaldu […]

Edu Zabala, Baso Biziak plataforma – Bidasoako Ahotsak

19 noviembre, 2021

Baso biziak plataformak “Baso bizien aukera, matarrasarik ez” jardunaldia antolatu du azaroaren 27rako. Ekitaldia Txingudi Ikastolan egingo da eta basoen kudeaketa egokirako proposamenak landu eta bilduko dituzte bertan. Edu Zabala Baso Biziak plataformako kidea da eta azaroko azken larunbaterako antolatutako ekintzen nondik norakoak azaldu ditu.

Recicla birziklatu, Laida Rodriguez eta Rober Serna – Bidasoako ahotsak

10 noviembre, 2021

Recicla Birziklatu elkarteko kideek hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea sustatzeko nahiari eusten diote. Elkartearen jarduerak natur ingurune hurbilean zabor bilketak antolatzeaz gain, bestelako proiektuak burutzeko helburua du. Laida Rodriguezek eta Rober Sernak naturaren zaintzan laguntzen duten ekintza txikiak gogoratu dituzte.

Euskadiko Junior Rally Txapelketa, Borja de la Linde eta Unai Arretxe – Bidasoako ahotsak

9 noviembre, 2021

Borja de la Linde pilotua, Unai Arretxe kopilotuaren laguntzaz, Euskadiko Rally Txapelketako junior kategorian nagusitu da. Irungo bi gazte hauek elkarrekin lehiatu diren lehen urtea izan da, Citroën Saxo VTS kotxea bidelagun izan dutelarik. Matxurak eta ezustekoak tarteko, azken lasterketaren amaieraraino eusteak euskal txapelketan garaile izateko aukera eman die. Elkarrekin lehiaketako lehen urtean arrakastaren zaporea […]

Iune Bermejo, musikaria – Bidasoako Ahotsak

8 noviembre, 2021

Iune Bermejo gazte irundarra da eta musikaren munduan bere lehen urratsak egin ditu dagoeneko. Urriaren 23 eta 24an, berriz, Zabaltza plazan egindako Gazteartean Fest jaialdiak eszenatoki batera igotzeko eta lehen aldiz publiko aurrean kantatzeko aukera eman dio. Iune Bermejo gazteak musikaren munduarekin duen lotura estua azaldu du.