Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Oporrak Bakean, Tadamun GKEa | BIDASOAKO AHOTSAK

3 abril, 2023

Oporrak Bakean haur errefuxiatu sahararren udako harrerarako programa da. Tadamun elkarte irundarra Oporrak Bakean proiektuaren garapenean inplikatutako Gobernuz Kanpoko Erakundeetako (GKE) bat da. Aurtengo udan helburua Euskadi mailan 300 haur sahararrei ongietorria egitea da eta horretarako Tadamun elkartea harrera familien bila dabil Juncal Bauzák eta Trini Fernández elkarteko kideek adierazi dutenez.

Skola Musik | BIDASOAKO AHOTSAK

28 febrero, 2023

Skola Musik duela hogei urte baino gehiago abiatutako proiektua da, musika ulertu eta ikasteko metodologia berezia proposatzen duena. Gainera, 2021ean Irungo Udalak bultzatutako Kalean Bai programako hitzarmena berritu zuten. Irene Elizetxea Imaz SkolaMusikeko bazkideetako bat da eta eskolaren funtzionamendua nolakoa den azaldu du.

Wave Back Project| BIDASOAKO AHOTSAK

23 febrero, 2023

Letra bakar batek bereizten ditu Julen Urtxegi eta Julene Iraolaren izenak. Hitzen kasuan, gauza bera gertatzen da moda iraunkorra eta moda ez-iraunkorraren kasuan. Jasangarritasunari arreta eskaini gabe funtzionatzen duen modaren industriak bultzatu zuen gazte bikote hau bere proiektu propioa bultzatzera. Irundarrak WaveBack proiektuaren hastapenez eta erronkez mintzatu dira.

Julian Iantzi, telebista aurkezlea | BIDASOAKO AHOTSAK

13 febrero, 2023

Julian Iantzik aurkezpen gutxi behar du telebistan egindako lanaren ondorioz aurpegi aski ezaguna da eta. Proiektu batetik bestera dabilen arren, gaur egun bereziki ezaguna da “El Conquistador del Caribe” telesaileko aurkezlea izateagatik. Hala ere, Julian Iantzik telebistako aurpegi hutsa izateaz gain, bere inplikazioaren bidez argi erakutsi du bertako hizkuntzarekiko eta lurraldetasunarekiko lotura berezia duela.

Nayade abesbatzaren 25. urteurrena | BIDASOAKO AHOTSAK

7 noviembre, 2022

Nayade abesbatzari oharkabean iritsi zaio 25. urteurrena. Emakumeez osatutako kantari taldeak pandemiak eragindako zailtasunak gainditu berritan, koruaren zilarrezko ezteiak ospatzeko ekintzei ekingo die. Alaitz Urkia Nayade abesbatzako zuzendaria da eta Edurne Izagirre berriz, abesbatzaren sorreran parte hartu zuen kantaria. Elkarrizketatuek aurreratu dutenez, dagoeneko prestatuak dituzte datozen hilabeteetarako diskoaren estreinaldia eta beste hainbat kontzertu berezi.

Ziztaka, Maddi Sanz eta Beñat Altzaga

28 marzo, 2022

Ziztakak Irunen kultura eta euskara uztartuko dituen espazio berri bat sortzeko prozesuari eusten dio. 2022ko lehen hilabeteetan Kulturakada burutzen ari da Ziztaka, hilero Irunen kultura modalitate ezberdinei lekua emateko. Bien bitartean, Harreman Biraren bitartez Ziztakako kideek udal alderdi politikoen uste eta iritziak bildu dituzte. Maddi Sanzek eta Beñat Altzagak Ziztakak datozen hilabeteetarako markatutako helmugen berri […]