Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Txorimaloak Soinu Taldea, Garbiñe Etxenagusia Oiarzabal | Bidasoako Ahotsak

18 diciembre, 2025

Txorimaloak soinu taldea Gabonetarako hitzorduetarako prestatzen ari da. Euskararen eta euskal kulturaren zabalpenaz arduratutako taldea da, izan ere, Irungo Udaleko Kalean Bai programara atxikitako elkarteetako bat da. Orain, Gabonen inguruan, hainbat hitzordu garrantzitsu izango dituzte, jada ohitura bihurtu den bezala. Garbiñe Etxenagusia Oiarzabal taldeko irakaslea soinu taldearen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz mintzatu zaigu.

Atrezzo marko-denda, Iñaki Ugarte eta Beñat Ugarte | BIDASOAKO AHOTSAK

16 diciembre, 2025

Atrezzok marko denda 1992an hasi zen Irunen markoztatze zerbitzuak eskaintzen. Geltoki kaleko 13. zenbakiko marko denda, Martin Ugarte, Juanpe Ugarte eta Iñaki Ugarte anaien ekimenez sortu zen, Marina Larruquerten laguntzarekin. Datorren urtetik aurrera, Beñat Ugartek eta Mikel Ugartek, Iñakiren semeek, aitari lekukoa hartuko diote, bizitza artisau markoetan jartzeko ohiturak Irunen etenik izan ez dezan.

Amane Area, musikaria eta abeslaria | Bidasoako Ahotsak

29 octubre, 2025

Amane Area abeslari eta musikari irundarra da. Musikarekiko zaletasuna txikitatik datorkio, afizioari hasiera data zehatza jartzea ezinezkoa zaion arren. Berriki Emakumeen Etxean egindako ‘Emakume artistak: irudikatu, sortu eta ospatu’ jardunaldian parte hartu du, aurretik udalak antolatutako beste saio batzuei musika jarri ostean. Dena den, kalean zuzenean abestea eta inprobisatzea maite du, tarteka Donostiako kaleetan aritzen baita […]

Unibertso Kreatibo Kultur Elkartea | Bidasoako Ahotsak

6 octubre, 2025

Argazkia: Joseba Olaskoaga, Baxerri.

«Doakotasunerantz, herritarron beka», AEK Irun eta BDS KOOP

29 septiembre, 2025

“Doakotasunerantz, herritarron beka” izena aukeratu dute AEK-k eta BDS KOOPek beren proiektu berria izendatzeko. Egitasmoaren helburua euskaldundu nahi den pertsona ororen eskuetan euskara ikasteko aukera jartzea da. Euskara ikasten hasi nahi dutenentzako beka sistema berri honen bitartez, babesle sare bat sortu nahi dute, euskaltegiko matrikula ordaintzeko zailtasunak dituztenei laguntzeko. Beñat Alzaga Irungo AEK-ko kideak eta […]

Meakako konpainia Alarde Publikoan estreinatuko da aurten | Bidasoako Ahotsak

9 junio, 2025

2025eko Sanmartzialak berritasun garrantzitsu batekin datoz. Izan ere, aurten konpainia berri bat batuko da alarde publikoaren lerroetara: Meaka. Auzotarrek bultzaturik, iazko jaiak amaitu bezain laster hasi zituzten konpainia berria sortzeko lanak, denbora luzez batek baino gehiagok amestutakoa egia bihurtzeko. Nagore Olaskoaga Meakako konpainiako kapitainak eta Garazi Gómez txilibitu kaboak konpainiaren sorrerarako emandako pausoak azaldu dituzte.