Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsiera, Ibon Huarte

3 julio, 2026

Maiatzaren erdialdean Santiagotarrak klubaren aurrean dagoen ontziralekuak Urmuga egitasmoaren aurkezpena hartu zuen eta ez kasualitatez. Hain zuzen ere, klubak uztailaren 18an Bidasoa Ibaiaren Jaitsiera egingo du enegarrenez, baina oraingoan pizgarri bereziarekin, Urmugaren agertoki bihurtuko baita ibaiaren ingurua, muga igarotzean bizitza galtzen duten migratzaileen memorian. Ibon Huarte jaitsieraren antolaketan inplikatutako klubeko kideak aurtengo jaitsieraren berezitasunak azaldu […]

Bidasoa XXIeko igerilariak: Irune Ausan, Nora del Rio eta Maialen Fernandez | KIROLETIK

20 mayo, 2026

Irune Ausan, Nora del Rio eta Maialen Fernandezen Bidasoa XXI klubeko igerilariak dira eta denboraldi hasieran markatutako erronkei jarraiki, gogor entrenatzen ari dira denboraldi amaieran. Junior mailako igerilari hauek euren egunerokoa igerilekuko hormen artean igarotzen dute, esfortzua eta pasioa uztartuz. Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, denboraldiaren une erabakigarrian aurkitzen dira, helburu berriak begiz jota eta orain […]

Zubia Kirola proiektua, Susana Ruiz entrenatzailea | Bidasoako Ahotsak

4 mayo, 2026

Susana Ruíz Bidasoa Atletiko Taldeko entrenatzaileak eta Zubia Kirola egitasmoaren gidariak, proiektuaren muina eta ibilbidea xehatu ditu, inklusioa eta elkartasuna ardatz dituen begirada sakon baten bidez. Ekimen honek kirola ez du helburu soil gisa hartzen, gizarte-eraldaketarako eta integraziorako ezinbesteko erreminta gisa baizik. Horrela, bazterkeria arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea bultzatu nahi da, euren ongizate fisikoa eta […]

Alba Rodríguez, grappling borrokalaria | Kiroletik

15 abril, 2026

Alba Rodríguez borrokalariak 2025. urtean Espainiako Txapelketan txapeldun izatea lortu zuen 48 kiloz azpiko grappling modalitatean kimonoarekin. Horrez gain, brontzezko domina irabazi zuen Espainiako Modalitatean 57 kiloz azpiko borroka olinpikoan. Bi garaipen horiei esker, berriki Irundarron Saria jasotzeko kirolari izendatuetako bat izan da. Alba Rodriguezek bere kirolean lehiatzea nolakoa den azaldu du.

Julen Mujika, Irudek Bidasoa Iruneko jokalaria | Kiroletik

4 marzo, 2026

Irudek Bidasoa Irun denboraldiko bigarren itzuliari aurre egiteko prestatzen ari da. Julen Mujika lehen taldeko eskuin alboko jokalariak denboraldiko bigarren zatirako taldeak finkatu dituen helburuez hitz egin du. Asobal Ligan zein Europako Txapelketan arituko da taldea datozen hilabeteetan zehar.

Irungo Nazioarteko Xake Opena: Iker Arri, Bidaso Xake Kluba | Kiroletik

3 diciembre, 2025

Bidasoa Xake Klubak Irun Hiria Open Txapelketa antolatu du abenduaren 5etik 8rako. Klubak txapelketa hau antolatzen duen lehen aldia da. Bertan lehiatuko dira eskualdeko xakelaririk onenak, baita beste herrialde batzuetatik etorritakoak ere. Iker Arri Bidasoa Xake Klubeko zuzendaritza taldeko kidea da eta txapelketaren prestaketez eta klubaren egungo egoeraz mintzatu zaigu.