Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Iraia Oskila eta Claudia Aginagalde, Urgara Txingudiko waterpoloko neskak

19 noviembre, 2025

Bi urteren ostean, Urgara Waterpolo Klubak senior mailako emakume taldea berreskuratu du. Aurtengo denboraldia hasi berri dute eta garaipenarekin, gainera, Eibar Urbat taldeari irabazita. Taldearen denboraldiko erronkez hitz egin digute Iraia Oskila eta Claudia Aginagalde jokalariek.

Parean eta Kera elkarteek Emakumeok Zast! proiektua martxan dute | KIROLETIK

5 noviembre, 2025

Parean eta Kera elkarteek abian dituzte emakumeak kirolera erakartzeko egitasmoak. Alde batetik, Parean elkarteak emakume eta neskentzako kirol eskaintza biltzen duen liburuxkaren edizio berria atera du. Horretaz gain, emakumeen kirola ikusarazteko helburua duen Mendi Urruzunoren Hamaika emakume*, hamaika erronka argazki erakusketaren antolatzaileetako bat izan berri da Parean ere. Bestetik, Emakumeok Zast proiektuaren hirugarren edizioa martxan […]

Unai Amiano, pilotaria | Kiroletik

1 octubre, 2025

Unai Amiano pilotari irundarrak, Baiko enpresaren eskutik, profesionaltasunera jauzi egin du. Irailaren 19an jokatu zuen bere lehen partida profesional bezala. Gainera, Irunen bertan estreinatu zen, Uranzu pilotalekuan. Lehen partiduan garaipena etxean utzi zuen Amianok, erronka handia izan arren, partida 12-22 irabazita. Estreinako partidua jokatu aurretik egindako elkarrizketa honetan bere debutaz mintzatu zaigu Unai Amiano.

Mariño Real Unión taldeko neskak denboraldi berria ekitear dira | KIROLETIK

20 agosto, 2025

Mariño Real Unión taldeko neskek hirugarren mailan jokatuko dute hurrengo denboraldian. Horrela, bigarren urtez jarraian mailaz igo dira denboraldian zehar lortutako emaitza bikainei esker. Mireia Zumeta eta María Díez jokalariek amaitu berri den denboraldiak emandakoaren errepasoa egin dute.

14 urtez azpiko Txingudi/Baztan/Orereta errugbi taldea | KIROLETIK

21 mayo, 2025

Txingudi/Baztan/Orereta taldeak denboraldiko lorpen garrantzitsuenetako bat izango dena lortu du: Gipuzkoako Txapelketa irabaztea. 14 urtez azpiko jokalariek osatutako taldeak apirilaren 12an Donostiako Aiete zelaian jokatu zuen txapelketaren finaleko partidua Bera Beraren aurka. Urtats Mendizabal taldeko kapitaina da eta Goretti Lekuona, berriz, taldeko jokalaria eta txapelketako garaipena nola bizi izan zuten kontatu digute.

Bidasoa Itzuliaren 51. edizioa | Kiroletik

7 mayo, 2025

Maiatzaren 8tik 10era Bidasoa Itzuliaren 51. edizioa egingo da eskualdean zehar. Guztira, 3 etapa izango ditu, ohiko ibilbideekin eta baita berritasunekin. Jorge García Bidasoa Itzuliaren zuzendaria da eta aurtengo txirrindularitza probaren xehetasunak azaldu ditu. Azaleko argazkiaren iturria: Txirrindulariak.eus