Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Gladius esgrima kluba, Alex Prior entrenatzailea | Kiroletik

9 abril, 2025

10 urte beteko dira aurten Irunen Gladius esgrima kluba sortu zenetik. 2015ean 4 kiderekin hasi zen klubak egun adin ezberdinetako 25 kirolari ditu. Denbora tarte honetan, pelikuletan ikusi daitezkeenaz harago, Irunen esgrima kirola ezagutarazteko gogor borrokatu dute, interesdun guztiak sablearekin ukitu arte. Alex Prior klubaren sortzaileetako bat eta entrenatzailea denak Gladius klubaren lehen hamarkadaren errepasoa egin digu.

Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeen parte hartzea Iberdrola Kopan | Kiroletik

26 marzo, 2025

Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeek aurten Iberdrola Kopan parte hartu dute. Historian lehen aldiz euren meritu propioengatik lortu dute txapelketa honetan lehiatzeko sailkatzea. Bertan parte hartu zuten Alaine Aguerraldek, Alazne Garridok eta Leire Martiarenak esperientzia nolakoa izan zen gogoratu dute.

Iker Martínez, mahai-tenis jokalaria | Kiroletik

26 febrero, 2025

Leka Enea kluba Irungo Kirol Galan saritua izateko izendapenak jaso dituzten klub horietako bat da. Klub onenaren izendapena jasotzeaz gainera, Ángela Rodríguez eta  Iker Martínez Irundarron saria jasotzeko hautagaiak izan dira Espainiako Binakako Txapelketan brontzezko domina lortu izanagatik. Iker Martínezek orain arteko lorpenez eta denboraldiko erronkez hausnartu du.

Bidasoa XXI kluba, Oskitz Aguilar entrenatzailea | Kiroletik

12 febrero, 2025

Bidasoa XXI klubak lorpen garrantzitsu batekin hasi du denboraldi berria. Izan ere, klubeko senior mailako kirolariek Ohorezko Dibisiora itzultzea lortu dute. Espainiako Kopan mutilek lehen postua lortu dute eta neskek bigarrena. Oskitz Aguilar Bidasoa XXIeko entrenatzailea da eta klubak azkenaldian eskuratutako lorpenen balorazioa egin digu.

Irun Futsal Gabarrari, Mikel Artetxe eta Ibai Lazkano | KIROLETIK

9 diciembre, 2024

Irun Futsal Gabarrari areto futbol taldeak bere bigarren denboraldiari ekin dio aurten. Urtebete igaro da kluba zerotik hasi eta martxan jarri zutenetik, eta beraz, jokalari eta taldeko kopuruak gora egitearekin batera, helburuak ere aldatu egin dira. Denboraldi berrian, kirol errendimenduari begiratzeaz gainera, jokalarien prestakuntza egokia ondo landu nahi dute. Mikel Artetxe eta Ibai Lazkano taldekideak […]