Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Jon Medrano, ipar martxako kirolaria | Kiroletik

10 abril, 2024

Jon Medrano ipar martxa praktikatzen duen kirolari irundarra da. Azken bi urteetan zehar ipar martxako Europako Txapelketan hirugarren postua lortu du eta Espainiako Txapelketan txapeldun titulua. Lorpen horiei esker otsailean Irunen antolatutako Kirol Galarako Irundarron Sariarentzako izendapena lortu zuen. Ipar martxaren praktikan nola hasi eta trebatu zen kontatu digu gure kirolariak.

Surf Teknika Eskola, Jon Diez eta Idoia Carrera | Kiroletik

26 enero, 2024

Surf Teknika Eskolako ikasleei ez zaie axola zein urtaro den, beti iruditzen baitzaie aukera ona dela uretan murgiltzeko. Surf edo paddle surf taula gainean ibiltzen dira olatuak harrapatu nahian edo, besterik gabe, itsasoak ematen dienaz gozatzen. Idoia Carrera eta Jon Diez klubeko kideak dira eta azaldu dutenez, edozein une dela ona horrelako kirolez gozatzeko, uretatik […]

Emakumeok Zast, Kera eta Parean elkarteen proiektua | Kiroletik

24 enero, 2024

Kera eta Parean elkarteen lankidetzatik Emakumeok Zast izeneko proiektua jaio da. Kirolaren praktika aitzakia hartuta, Irunen bizi diren emakumeen arteko harremanak estutzeko topaketak antolatu dituzte. Kera elkarteko Palmira Dual eta Parean elkarteko Ainara Lopez pozik agertu dira proiektuaren lehen edizioaren emaitzarekin, ahal bezain laster proiektuaren bigarren edizioari ekiteko gogoz.

Ayamendi gimnasia erritmikoko kluba | KIROLETIK

13 diciembre, 2023

Ayamendi gimnasia erritmikoko klubak irailean hasi zuen denboraldi berria. Dagoeneko bi hilabete eman dituzte entrenatzen eta orain arte egindako lana hasi da fruituak ematen. Lara Monsalve Ayamendi klubeko ordezkarietako bat da eta Nerea Deza, berriz, klubeko entrenatzailea. Aurtengo ikasturterako dituzten erronken errepasoa egin dute elkarrekin.

Bidasoa Halterofilia Taldea | KIROLETIK

22 noviembre, 2023

Irunen, beste kirol askoren artean, halterofilia ere praktikatzen da. Bidasoa Halterofilia Taldeak pisuak altxatuz bere buruaren kontra lehiatzea gogoko duten horiei halterofilian aritzeko aukera eskaintzen die.  Aroa Arbelaiz, Oier Eguiazabal eta Aner Solanas klubeko kirolariak dira eta kirol bortitza iruditu dezakeen arren, halterofiliaren praktikaz nola gozatzen duten azaldu dute.

Washiken Kenpo Kai kluba | Kiroletik

3 octubre, 2023

Washiken kluba kenpo-kai japoniar arte martziala praktikatzen duen klub bat da. Alain Isasa shihan-aren eskolen zuzendaritzapean, haur zein helduek hartzen dute parte. Irailaren 27tik urriaren 1era Tunisian jokatuko den Munduko Kenpo-kai txapelketan lehiatu da klubeko beste lau lehiakiderekin batera. Alain Isasak kenpo-kai arte martziala zertan datzan azaldu du.