Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Lur-Alai Squash kluba | KIROLETIK

29 diciembre, 2022

Lur-Alai klubak Squash kirolaren praktika sustatzen du Irunen. Urtean zehar txapelketa ugari antolatzen ditu klubak. Esaterako, 2022a Taldekako Squash Txapelketarekin agurtu zuten eta 2023a Urte Berriko Squash Txapelketarekin hasiko dute. Urteko lehen txapelketa urtarrilaren 7an jokatuko da Artaleku kiroldegian eta klubetik bereziki sustatu nahi dute gaztetxoen eta emakumezkoen parte-hartzea. Gorka Arretxe Lur-Alai klubeko arduraduna da […]

Bidasoa XXI klubeko neska igerilariak | KIROLETIK|

28 diciembre, 2022

Bidasoa XXI klubarentzat denboraldi berria martxan dago jada. Klub irundarreko igerilariak dagoeneko bi txapelketetan lehiatu dira eta emaitza onekin itzuli dira etxera. Igerilariak Espainiako Kopa eta Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketen prestaketan zentratuak daude orain, Neguko Txapelketa bistatik galdu gabe. Maite Iguiñiz, Libe Galzakorta, Ainhoa Bacchi eta Lide Larrea igerilariek denboraldiko erronkak zeintzuk diren eta beren […]

BiOnBe plataformaren aurkezpena – KIROLETIK

28 noviembre, 2022

Igor Emeryk, beste kide batzuen laguntzaz, BiOnBe plataforma sortu du. BiOnBe.eus plataformaren bidez kirola, bizimodu osasuntsua eta garapen pertsonala sustatzeko komunitatea sortu nahi da. Bertan eskualdeko kirol klubek eta elkarteek antolatutako jarduerak ezagutu eta kirol proposamen ezberdinak ezagutzeko aukera egongo da.

Txingudi errugbi klubaren denboraldi hasiera | Kiroletik

20 octubre, 2022

Txingudi errugbi klubak denboraldia hasi berri du. Klubeko lehen taldea partiduen errutinan murgilduta dago jada. Iñigo Camarero entrenatzaileak azaldu duenez Zaisa Txingudi taldeak Iruñako La Única taldearen aurka denboraldiko lehen garaipena lortu du. Kategoria txikiagoetan dabiltzan klubeko taldeak ere lanean ari dira. Sub 16 taldeko Marke Moratinosek eta Sub 18ko Asier Bravok kontatu dutenez gainontzeko […]

Edurne Izagirre, Irungo Txirrindulari Elkartea | KIROLETIK

14 octubre, 2022

Irungo Txirrindulari Elkartea kirol denboraldi berria hasteko azken prestaketetan murgildua dago. Txapelketak otsailaren amaierara edo martxora arte hasiko ez badira ere, pedalei eragiten hasteko unea da. Edurne Izagirre klubeko lehendakariak azaldu du denboraldiaurrea, bizikletan ibiltzeaz gain, taldea sendotu eta bestelako ekintzak egiteko baliatuko dutela.

Mariñoko nesken denboraldi hasiera | KIROLETIK

10 octubre, 2022

Mariño klubak denboraldi berria hasi du eta Ohorezko Erregional mailako nesken taldea denboraldiko erronkei ekiteko prest dago. Denboraldi hasiera arrakastatsua izan da, Urolaren aurka 0-3 irabazi dute-eta lehen partidua. Aurten gainera kategorian berritasun bat izango dute, partiduetan epaile laguntzaileak izango dituzte-eta. Idurre Cuestak, Mireia Zumetak eta Eider Lopezek denboraldi berrirako helburuak zeintzuk diren azaldu dute.