Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Jon Medrano, ipar martxako kirolaria | Kiroletik

10 abril, 2024

Jon Medrano ipar martxa praktikatzen duen kirolari irundarra da. Azken bi urteetan zehar ipar martxako Europako Txapelketan hirugarren postua lortu du eta Espainiako Txapelketan txapeldun titulua. Lorpen horiei esker otsailean Irunen antolatutako Kirol Galarako Irundarron Sariarentzako izendapena lortu zuen. Ipar martxaren praktikan nola hasi eta trebatu zen kontatu digu gure kirolariak.

Luz Zabala, Bidasoa Atletiko Taldeko kirol egokituko entrenatzailea | Kiroletik

21 marzo, 2024

Bidasoa Atletiko Taldeak, bere kirol eskaintza zabalaren barnean, kirol egokituko taldea du. Kirolak eta jarduera fisikoak pertsona askoren bizi kalitatea hobetu dezakeela jakinik, klubak adimen desgaitasuna duten pertsonei horretarako aukera eman nahi die. Proiektu pilotu gisa hasi zena, egun klubaren eskaintzaren barnean txertatutako beste jarduera bat bihurtu da.

Haimar Etxeberria, txirrindularia | Kiroletik

13 marzo, 2024

Normalean iraila izaten da kirol gehienek denboraldia hasten duten momentua, baina txirrindularitzan urte hasierarekin batera igotzen dira berriro bizikleta gainera. Haimar Etxeberria txirrindulari irundarra da eta iazko denboraldian hainbat zailtasun izan zituen arren, hasi berri duen denboraldirako erronka handiak dituela azaldu du.

Mamen Aguirre, Irungo Mendizaleak Elkartea | Kiroletik

16 febrero, 2024

Irungo Mendizaleak Elkartean urtean zehar hainbat mendi irteera, txango eta bidaia antolatzen dituzte. Horrela, 2023a ia etenik gabeko urtea izan zen eta 2024an, bide beretik, elkarteko kideek aspertzeko aukerarik izango ez dutela dirudi. Mamen Aguirre elkarteko kideak orain arte egindako eta egiteko dauden jardueren errepaso azkarra egin digu.

Ayamendi gimnasia erritmikoko kluba | KIROLETIK

13 diciembre, 2023

Ayamendi gimnasia erritmikoko klubak irailean hasi zuen denboraldi berria. Dagoeneko bi hilabete eman dituzte entrenatzen eta orain arte egindako lana hasi da fruituak ematen. Lara Monsalve Ayamendi klubeko ordezkarietako bat da eta Nerea Deza, berriz, klubeko entrenatzailea. Aurtengo ikasturterako dituzten erronken errepasoa egin dute elkarrekin.

Bidasoa Halterofilia Taldea | KIROLETIK

22 noviembre, 2023

Irunen, beste kirol askoren artean, halterofilia ere praktikatzen da. Bidasoa Halterofilia Taldeak pisuak altxatuz bere buruaren kontra lehiatzea gogoko duten horiei halterofilian aritzeko aukera eskaintzen die.  Aroa Arbelaiz, Oier Eguiazabal eta Aner Solanas klubeko kirolariak dira eta kirol bortitza iruditu dezakeen arren, halterofiliaren praktikaz nola gozatzen duten azaldu dute.