Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Mikel Llorente, Real Unióneko entrenatzailea | Kiroletik

13 septiembre, 2024

Ekainaren amaieran jakinarazi zen Mikel Llorente hondarribiarra izango zela Real Unión klubeko entrenatzaile berria. Entrenatzailea dagoeneko ari da futbolariekin batera lanean 2024-2025 denboraldia prestatzeko. Futbol munduan orain arte bere ibilbidea zein izan den errepasatu ostean, Llorentek talde irundarrarekin duen proiektuaz hitz egin digu.

Borja Estomba, triatleta | Kiroletik

5 septiembre, 2024

Borja Estombak piraguismoan hasi zuen bere kirol ibilbidea eta hainbat garaipen lortu zituen bertan. Europako 23 urtez azpiko txapelketako irabazlea izan zen 2009an eta Sellaren Jaitsiera irabazi zuen 2018an. Ondoren triatloi mundura egin zuen jauzi, 2023an Gasteizko Ironmanen hirugarren izan eta aurten, berriz, txapeldun. Hawaiien jokatuko den Munduko Txapelketarako sarbidea eman dio eta horretarako nola prestatzen […]

Mariño Real Unión taldeko nesken 2023-2024 denboraldiaren balorazioa | Kiroletik

1 agosto, 2024

Mariño Real Unión taldeko neskek 2023-2024 denboraldian Ohorezko Erregional Mailan jokatu dute. Ligako txapeldunak izan ostean, mailaz igotzea lortu dute eta datorren denboraldian Euskal Ligan jokatuko dute. Mireia Zumeta eta María Díez taldeko jokalariak dira eta igoeraren albistea taldean nola hartu duten azaldu dute. Era berean, datorren denboraldia nolakoa izango den imajinatzen hasiak dira

Itziar Urtizberea, Jaizubia Zaldiketa Eskolako lehendakaria | Kiroletik

3 junio, 2024

Jaizubia zaldiketa eskolan ekintzez beteriko denboraldia izan dute. Asko izan dira antolatutako txapelketak eta topaketak; beste hainbat etxetik kanpo jokatutakoak eta parte hartutakoak. Aurrera begira ere, beste hainbat hitzordu dituzte egutegian datozen hilabeteetarako, tartean, Sanmartzialetako XXXIV. Irun Hiria Sari Nagusia. Itziar Urtizbereak, Jaizubia zaldiketako eskolako presidenteak, klubeko azken ekintzen errepasoa egin du.

Mikel Bengoa, Real Unióneko Kirol Zuzendaria | Kiroletik

14 mayo, 2024

2023ko abenduan Real Uniónek Aston Villarekin hitzarmen berri bat sinatu zuen, klubean zenbait aldaketa eragin zituena. Tartean Real Unión Villa Group taldearen barnean sartu zen, mundu mailako beste hainbat futbol talderekin batera. Mikel Bengoa Real Unióneko kirol zuzendariak akordio honek klubera ekarri ditzakeen onurak azaldu ditu.

Helene Robles eta Ane Festa, Badia tenis klubeko jokalariak | Kiroletik

8 mayo, 2024

Badia klubak tenis eskolak ematen ditu Irunen San Martzial-Txingudiren udal kirol  instalakuntzetan. Helene Robles eta Ane Festa klubeko kirolariak dira, tenisean trebatzeaz gainera, txapelketetan ere parte hartzen dutenak. Tenisean jokatzeaz gainera, praktikatzen duten kirolaz gozatzen dute eta denboraldiko azken partiduetara begira dituzten erronkak errepasatu dituzte elkarrekin.