Mendeurrenari hasiera eman dio Real Unionek
Mendeurrenari hasiera eman dio Real Unionek Ficoba erakustazokako auditoriumean egindako galarekin abiatu du Real Unionek klubaren mendeurrenaren ospakizuna. Zuzendaritza, jokalariak, entrenatzaileak, klubeko langileak, babesle eta laguntzaileak, inguruko kirol elkarteetako ordezkariak, erakundeetakoak, kazetariak eta beste zenbait gonbidatu bildu zituen ekitaldiak. Unioneko jokalari izandako Julian Iantzi telebistako aurkezlea aritu zen animatzaile lanean. Mendeurrenaren logoa, taldeek erabiliko […]







