Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Onintza Irigoien eta Yose Alvarez saritu dituzte Asun Casasola ipuin lehiaketan

10 marzo, 2015

Onintza Irigoien eta Yose Alvarez saritu dituzte Asun Casasola ipuin lehiaketan   Ehun idazlan baino gehiago jaso ditu Txingudi Anti Sexista plataformak Asun Casasola Ipuin Motzen Lehiaketarako. Igandean, martxoaren 8an egin zuten sari banaketa. Euskarazko kategorian, Eibarko Onintza Irigoien izan da irabazlea, Milaka izen dituen protagonista lanarekin. Eneritz Duesok, Rosa Arburuak eta Itziar Gomezek osatu […]

Lehen zatian besterik ez dio eutsi Gaztedik Zaisa-Iruni

10 marzo, 2015

Lehen zatian besterik ez dio eutsi Gaztedik Zaisa-Iruni   ZAISA-IRUN 40-10 GAZTEDI B Gasteizko Gaztedi B taldea gainditu zuen larunbatean Zaisa-Irunek Plaiaundin. Hasierako oreka apurtuta, garaipen argia eskuratu zuten beltzek. 32.minutuan lortu zuen entseguak itxaropena eman zion Gaztediri. Baina ordurako 14-5 galtzen ari zen. Atsedenaldiaren aurretik entsegua eta transformazioa lortu zituen Irunek, eta ia erabakita […]

Abian da III.Ondareen Foroa Hondarribian

10 marzo, 2015

Abian da III.Ondareen Foroa Hondarribian   Ondare historikoa eta gastronomia batuko ditu igandera arte, III.Hondarribia Ondareen Foroak. Udalak eta Arma Plaza Fundazioak antolatu dute. Hitzaldiak, erakusketak, liburuen-aurkezpenak eta sukaldaritzarekin lotutako jarduerak izango dira aste osoan zehar Hondarribian. “Esku artean altxorra daukagu, eta guk baloratu egin behar dugu barne ikuspegitik. Kanpora begira, gure ondarearen internazionalizazio bat […]

Borobila izan da jardunaldia Ohorezko Erregionalean

10 marzo, 2015

Borobila izan da jardunaldia Ohorezko Erregionalean   BETI GAZTE 0-1 HONDARRIBIA ALOÑA MENDI 0-1 REAL UNION B   Ohorezko Erregionalean ari diren Behe Bidasoa eskualdeko bi taldeek irabazi dute asteburuan. Etxetik kanpo lortu dituzte hiruna putu. Hondarribiak behar-beharrezko zuen garaipena eskuratu zuen larunbatean Lesakan. 0-1 menderatu zuen Beti Gazte. Sailkapenean Usurbil aurreratu dute berdeek, baina […]

Sevillan irabazi du Leka Eneak

9 marzo, 2015

Sevillan irabazi du Leka Eneak   Hispalis taldea etxetik kanpo menderatu zuten larunbatean Superdibisioan ari diren Leka Eneako mutilek. Jaitsiera postuetan dago Sevillako taldea, eta sailkapeneko aldea agerian utzi zuten irundarrek. Neurketa txukuna jokatuta, 1-4 irabazi zuen Leka Eneak. Bosgarren tokian dago sailkapen nagusian, eta eskura dauka hurrengo denboraldian Europa mailan jokatzeko sailkatzea. Bost partida […]

Eskura utzi dio garaipena Erroibidek Araskiri

9 marzo, 2015

Eskura utzi dio garaipena Erroibidek Araskiri   ARASKI 50-42 ERROIBIDE-IRUN ERROIBIDE-IRUN: Izaro Alza (2), Cristina Gonzalez (8), Maialen Ramirez (3), Leticia Martinez (7), Saioa Altzaga (11), Leire Oregi (2), Nerea Saenz (2) eta Saray Arozena (7). Atzera pausoa eman zuen larunbatean Emakumeen Lehen Mailako Erroibide-Irunek Gasteizen. Azken jardunaldietan talde lehiakorra izan ondoren, maila eskasa erakutsi […]