Euskararen hilabetea izango da martxoa Hendaian
Euskararen hilabetea izango da martxoa Hendaian Hendaia Euskaraz-Euskararen Hilabetearen seigarren edizioari hasiera emango dio Herriko Etxeak martxoaren 3an, 18:00etan. Kotte Ecenarro auzapezak, Michelle Mounios-Adurriaga Euskara arduradunak eta udal Euskara Batzordeko hautetsiek hilabete osoko egitaruaren berri emango dute. Hurrengo egunean, martxoaren 4ean, Abbadia gazteluaren bisita euskaraz eskainiko dute, 10:00etan, 6,60€ren truke. Arratsaldean, euskarazko mintzapraktika egiteko […]







