Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Mintzodromoa antolatu du Sareuskak

22 noviembre, 2014

Mintzodromoa antolatu du Sareuskak   Mintzodromoa egingo dute Irunen abenduaren 3an, Euskararen Egunarekin batera. Bidasoako Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Hego Lapurdiko Hiri Elkargoak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak osatzen duten Sareuska erakundeak antolatu du ekimena. Euskara ikasleei, edo hizkuntza jakin arren, hitz egiteko aukera edo ohitura gutxi dutenei zuzenduta dago. Abenduaren 3an Irungo Txanaleta plazan izango da […]

Merkataritza kanpainia “bihoztuna” aurkeztu du Irungo Udalak

22 noviembre, 2014

Merkataritza kanpainia “bihoztuna” aurkeztu du Irungo Udalak   Tokiko kontsumoa sustatzeko kanpainia abiatu dute Irungo Udalak eta hiriko merkatariek. “Gure dendak, gure taupadak” da kanpainiaren leloa, eta bihotza, berriz, irudia. “Bihotz gorri bat da, merkataritzaren taupadekin bat eginda, irundarrak beren hirian kontsumitzera animatu nahi dituena”, azaldu dute SOOM Studio enpresako ordezkariek. Haiek sortu dute kanpainia, […]

Asteburu berezia izango da Irungo Kontserbatorioan

20 noviembre, 2014

Asteburu berezia izango da Irungo Kontserbatorioan Santa Zezilia eguna ospatuko dute     Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna ospatuko dute asteburuan Irungo Kotserbatorioan. Ostiralean Kontserbatorioko orkestrak kontzertua eskainiko du ikastetxeko auditorioan, Raffaela Acellak zuzenduta. Elgar, Stamitz eta Piazzola artisten obrak joko dituzte. Jorge Pacheco irakasleren perkusio ikasleen taldeak ere parte hartuko du kontzertuan. Ekitaldian zehar, […]

Zuloaga etxea handitzea onartu du Udalbatzak

20 noviembre, 2014

Zuloaga Etxea handitzea onartu du Udalbatzak   Udal Liburutegia handitzea onartu ditu Hondarribiko Udalbatzak. Construcciones Moyua S.L. enpresari esleitu dio Zuloaga Etxean eta ondoko eraikinean egin beharreko lana. 1.121.172 euroko aurrekontua eta bederatzi hilabete eta erdiko epea izango ditu. EAJ, PSOE, Hamaikak Bat eta PP taldeek eman dute aldeko botoa. Bilduk aurka bozkatu du, baita […]

Mugaz gaindiko lankidetza aztertuko dute Hondarribiak

20 noviembre, 2014

Mugaz gaindiko lankidetza aztertuko dute Hondarribian   Europako integrazioa lantzeko mintegia antolatu dute Sabino Arana Fundazioak eta IED Europar Demokraten Institutuak Hondarribian. Itxas Etxea auditorioan izango da, azaroaren 21ean, ostiralean. Euskal mugako errealitatea, Europako beste eskualde batzuetako mugaz gaindiko lankidetzarekin alderatuko dute. Jardunaldien irekiera ekitaldian parte hartuko dute: Andoni Ortuzar EAJ-ko EBBko presidenteak, Aitor Kerejeta […]

Gastronomiara hurbiltzeko aukera izango dute Hondarribiko gazteek

20 noviembre, 2014

Gastronomiara hurbiltzeko aukera izango dute Hondarribiko gazteek   “Gazteak eta gastronomia” ekimena antolatu du Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak. Elkartze afaria egingo dute, 35 urtez beherako gazteentzat. Azaroaren 27an izango da, Alameda jatetxean. Bertako Gorka Txapartegiz gain, hiriko beste hainbat sukaldari ere hurbilduko dira, afaria prestatzera: Batzokiko Iñaki Gezala, Abarkako Natxo Garcia, eta El Curry Verdeko Enara […]