Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Plaiaundiko kirol instalazioak Zubietara lekualdatzeko aukerak indarra hartu du

28 noviembre, 2014

Plaiaundiko kirol instalazioak Zubietara lekualdatzeko aukerak indarra hartu du   Txingudiko Badiako baliabide naturalak kudeatzeko ardura duen mahai politikoak Plaiaundiko kirol instalazioak lekualdatzeko urratsak eman ditu. Jose Antonio Santano mahaiko kide eta Irungo alkateak adierazi du Hondarribiko Udalarekin hitzarmena sinatuko dutela laster, Zubietako lursailaren etorkizuna zehazteko. Atletismo pistaren eta errugbi zelaiaren lekualdatzea erraztuko luke akordioak. […]

Asun Casasola ipuin laburren lehiaketa antolatu du TASek

28 noviembre, 2014

Asun Casasola ipuin laburren lehiaketa antolatu du TASek   Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren harira, aurten lehen aldiz egingo duen ipuin lehiaketa aurkeztu du TAS Txingudi Anti Sexistak. “Indarkeria matxistatik aske bizi diren bizitzak” izango ditu hizpide, antolatzaileen hitzetan. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute, eta bi maila izango dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. 300 […]

Hiriko kirolariak saritu ditu Irungo Udalak

27 noviembre, 2014

Hiriko kirolariak saritu ditu Irungo Udalak   Irungo hainbat kirolari eta elkarteri aitortza egin die Udalak Amaia Kultur Zentroan ospatutako ekitaldian. Juanjo Garrantxo Txingudi Atletismo Taldeko atleta eta Realeko atezainak jaso du gizonezko kirolari onenaren saria. Emakumezkoena Maialen Lopez Iñarra iraupen-eskiatzaileari eman diote. Klub onenaren izendapena Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak jaso du, bigarren urtez […]

«Euskara, palazara» ekinema antolatu du Irungo Udalak abenduaren 3rako

26 noviembre, 2014

“Euskara, plazara” ekimena antolatu du Irungo Udalak abenduaren 3rako   Euskararen Eguna ospatzeko zenbait jarduera antolatu ditu Irungo Udalak, abenduaren 2an eta 3an. “Euskara, plazara” izenaren baitan bildu ditu guztiak. Euskarazko filmak emango dituzte Amaia Antzokian Euskararen Egunaren bezperan. 17:30etan “Dixie eta matxinada zonbia” haurrentzako pelikula izango da ikusgai. 20:00etan, berriz, “Loreak” filma eskainiko dute. […]

Asteburu beltza izan du Leka-Eneak

26 noviembre, 2014

Asteburu beltza izan du Leka-Eneak   Porrotak besterik ez dituzte jaso asteburuan Leka Enea mahai tenis elkarteko talde nagusiek. Ostegunean Superdibisioko neurketa izan zuten mutilek Katalunian. 4-0 galdu zuen DKV Borgesen etxean. Marseillarako bidea hartu zuen ondoren taldeak, ETTU Cup txapelketako hirugarren kanporaketa jokatzeko. 3-0 irabazi zuen Istresek, Leka Enea txapelketatik kanpo utziaz. Europa mailan […]

Larunbatean abiatuko dira Hondarribiko Herri Olinpiadak

26 noviembre, 2014

Larunbatean abiatuko dira Hondarribiko Herri Olinpiadak   2014/2015eko Herri Olinpiadak hasiko dira larunbatean Hondarribian. 15:45etan jarri dute lehen hitzordua, Benta Zaharrean. Parte hartuko duten 36 taldeen aurkezpena egingo dute lehenengo. Aurtengo logoa aukeratuko dute ondoren. Herri Kiroletakoak izango dira Olinpiadetako lehen probak: zaku lasterketa, lokotx bilketa, txingak, eta giza karretilen lasterketa. 1980-1990eko hamarkadetan egindako Herri […]