Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Ficoauto azoka egingo dute asteburuan Ficoban

20 noviembre, 2014

 Ficoauto azoka egingo dute asteburuan Ficoban   Bigarren eskuko autoak ikusi eta erosteko aukera izango da asteburuan Ficoban. CM Gipuzkoa elkarteak antolatu du Ficoauto azoka, Irungo erakustazokarekin lankidetzan. Gipuzkoan presentzia duten hogei auto marka garrantzitsuenen eta sektoreko beste enpresa batzuen parte hartzea izango da. Ficobako hiru pabilioi hartuko ditu azokak, baita kanpoko gunea ere. Aparkalekua […]

Berri laburrak

19 noviembre, 2014

Berri laburrak Irun, Hondarribia eta Hendaiako berriak. -La AECC realiza una cuestación en Irun -Gipuzkoako Txapeldun izan da Hondarribiko zortzikoa -«Lehen aukera» programa aurkeztu dute Bidasoa Bizirik-ek eta Lanbidek -6.000 euro emango dizkio Hondarribiak Nepali -Etxean galduta bukatu du denboraldia Erroibidek -Bidashop prepara un encuentro de Brass Bands -El C.D.Bidasoa organiza un autobús para animar […]

Aurrekontu parte hartzaileetako bileren balorazio positiboa egin du Udalak

18 noviembre, 2014

Aurrekontu parte hartzaileetako bileren balorazio positiboa egin du Udalak Bukatu da Irungo udal aurrekontuak erabakitze aldera abiatutako parte hartze prozesuaren lehen fasea. Milioi eta erdi zertara bideratuko dituen erabakitzeko aukera eman nahi izan die Udalak herritarrei, urrian abiatutako prozesuaren bidez. Guztira, 65 milioi euro ingurukoa da Irungo Udalaren aurrekontua. Parte hartzeko bi bide izan dira: […]

Errandonea, Muñoz eta Garrantxo, onenen artean

18 noviembre, 2014

Errandonea, Muñoz eta Garrantxo, onenen artean Hiru bidasoar daude Espainiako Atletismo Federazioak ematen dituen sarietarako izendatuta. Urtarrilaren 17an sarituko dituzte 2013/2014 denboraldiko atleta, talde eta entrenatzaile onenak. Horretarako, internet bidez aukera ezberdinak bozkatu daitezke. Junior mailako gizonezko onenen artean, Txingudi Atletismo Taldeko Juanjo Garrantxo irundarra dago. 23 urtez azpiko emakumeetan, berriz, Super Amara BATeko Teresa […]

Kantua eta bazkaria uztartuko dituzte igandean Hondarribian

18 noviembre, 2014

Kantua eta bazkaria uztartuko dituzte igandean Hondarribian Hondarribiko Zumardiaren parean dagoen Damarri plazatxoan egingo dute “Kalean Kantuz” ekimenaren hurrengo saioa. Igandean izango da, eguerdiko hamabietan. Bertaratzen direnek euskal kantuen liburuxka jasoko dute, taldean abestu ahal izateko. Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen du “Kalean Kantuz” ekimena, eta herritar guztiak animatu nahi ditu parte hartzera. Ondoren, Klink Elkartearen […]

Guadalupeko Gotorlekua bisitatu daiteke larunbatero

18 noviembre, 2014

Guadalupeko Gotorlekua bisitatu daiteke larunbatero Guadalupeko Gotorlekua ezagutzeko bisitak antolatzen ditu larunbatero Arma Plaza Fundazioak. Goizeko hamaiketan hasten dira, eta ordu beteko iraupena izaten dute. Pertsonako sei euroko prezioa izaten dute bisitek. Bisita aurrera ateratzeko, zortzi laguneko taldea behar izaten da gutxienez. Hori dela eta, aldez aurretik erreserba egin beharra dago, 943 64 46 23 […]